507 Zenbakia 2009-11-06 / 2009-11-13

Efemerideak

Efemeridea. Abelino Barriola gipuzkoarra 1885eko azaroaren 10ean jaio zen



Abelino Barriola.

Euskal idazle eta antzerkigile gipuzkoarra (Donostia, 1885 - Paue, 1944). Bizibidez merkataria zen. Donostiako zinegotzia zelarik, Euskal Izkera ta Iztunde Ikastola sortu zuen (1915). Antzerkigile oparoa, ospe eta entzute handiko dramak, tragediak, bakarrizketak eta operak ondu zituen (Meza berriya, 1908; Zulo madarikatuak, 1911 eta Maitasunak, 1923 komediak; Lagun txar bat, 1912; Brokoliyo eta Zozoarro bakarrizketak).