498 Zenbakia 2009-09-04 / 2009-09-11
Jose Olaizola.
Euskal idazle eta musikari gipuzkoarra (Hernani, 1883 - Donostia, 1969). Solfeo-irakasle izan zen Donostiako Arte Ederretako Akademian eta 1902an Donostiako Orfeoian sartu zen. Gasteizko elizbarrutiko Organisten Elkartea, Euskal Herriko Txistularien Elkartea (1928) eta Saski-Naski musika-taldeak eratzen esku hartu zuen. Organista eta konpositore bikaina izan zen; operak (Oleskari zarra, 1946; Zorigaiztoko eguna), herri-musika (Aupa Mutillak; Agur Jaunak; Mendian bai alai), musika erlijiosoa (Euskal Meza; Or zaude Jesus; Salve Regina; Agur Jesusen Ama), etab. idatzi zituen; antzerkiak ere egin zituen (Bigar arte, ja, jai, 1919; Antziñako legiak). Euskaltzain urgazlea izan zen.