498 Zenbakia 2009-09-04 / 2009-09-11

Euskobooks

Aipamena. Zerbitzu finkoko irratikomunikazio-sistemak: Telekomunikazio-Ingeniaritza

Egileak: Juan Antonio Romo Argota, Aloña Otaegi Aizpeolea Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 238 ISBN: 978-84-9860-131-2 Ezaugarriak: Irratikomunikazio-sareen ustiapenak eta sare horien bidez eskain daitezkeen zerbitzuen ustiapenak garrantzi handia dute gaur egungo gizartean; izan ere, bistakoa da irratikomunikazio zerbitzuen eskaria gero eta handiagoa dela, bai erabiltzaile partikularren partetik, bai enpresen partetik. Eskari horiei guztiei aurre egiteko, telekomunikazio-enpresa ustiatzaileek puntako teknologiaz baliatu behar izan dute, eta, horri esker, oso denbora gutxian lorpen handiak egin dira, igorpen-bandaren zabaleran, Interneteko protokoloan, eta sare finkoen eta sare mugikorren garapenean. Horiek horrela, irratikomunikazio sareen eta zerbitzuen enpresa ustiatzaileak eta hornitzaileak sortu eta bi hamarkada baino gutxiagoko epean, ahozko telefonia eskaintzetik mota askotako edukiak eskaintzera igaro dira zerbitzu finkoko irratikomunikazio-sistemak. Kaleko erabiltzailea bereganatzeko lehia bizian, sareen azpiegiturak eta zerbitzuen eskaintzak etengabe hobetzera behartuta daude operadoreak. Telekomunikazioen garai iraultzaile hauetan, etorkizun hurbilak dakarrena dakarrela, zerbitzu finkoko irratikomunikazioen oinarrizko kontzeptuak argitzeko liburua da esku artean duzun hau.