Egilea: Joseba Intxausti [et al.] Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza Orrialde kopurua: 438 ISBN: 978-84-8419-177-3 Ezaugarriak: Ikastariaren ale berri honetan 2007an Hezkuntzaren Historia Euskal Herrian izenarekin egin ziren jardunaldietako lan-bilduma aurkezten diogu irakurleari. Lanok ikuspegi historikotik heltzen diote Euskal Herri osoko hezkuntzaren esparru ezberdinetan jorratu diren esperientziei, eta besteak beste horrelako gaiak dituzte hizpide: alfabetatze prozesua, euskal curriculuma, hizkuntza eskubideak eta hizkuntzaren egoera, hezkuntza politikak eta oroimen historikoa. Hasteko, jardunaldi horietan izan ziren bi hizlari gonbidatuen hitzaldiak jasotzen dira; ondoren, parte hartu zuten beste adituek aurkeztu zituzten komunikazioak biltzen dira; eta azkenik, Gregorio Arrieni eskainitako hitzak. Jardunaldietan aurkeztu ziren komunikazioez gain beste hezkuntzaren ikuspegi historikoarekin bat egiten duen beste lan bat ere aurkezten da, kasu honetan, Nafarroarekin lotuta. Informazio gehiago
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.