495 Zenbakia 2009-07-17 / 2009-07-24

Euskobooks

Aipamena. Euskal testuen azterketa eta euskararen irakaskuntza. Ikerketak eta gogoetak

Egileak: Itziar Idiazabal, Ines Gartzia (ed. apail) Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza Orrialde kopurua: 145 ISBN: 84-8419-011-0 Ezaugarriak: Euskararen irakaskuntzarako ekarri didaktikoa duten zazpi lan biltzen dira Ikastariaren 14. zenbaki honetan. Lehendabiziko artikuluan euskararen kalitateari buruzko gogoeta, eta euskararen erabileran gerta daitezkeen gauzatze ezberdinak objektibotasunez aztertzeko metodologia proposamena datorkigu Larringan eta Idiazabalen eskuetatik. Hurrengo lau lanetan Diaz de Gereñuk; Garro eta Idiazabalek; Garcia Azkoagak; eta Bilbao eta Ociok ahozko eta idatzizko testuera jakin batzuen azterketa eta zenbait ondorio didaktiko aurkezten dituzte. Ondoren, Ocio eta bere kolaboratzaileen hizkuntzaren ikaskuntza-irakaskuntzari buruzko gogoeta interesgarri bat dator. Bukatzeko, irakaste-ikaste esperientzia batean oinarrituta, euskara ikasteak sortutako bizipen eta gogoetara hurbiltzen gaitu Ugartetxeak. Informazio gehiago