482 Zenbakia 2009-04-17 / 2009-04-24

Euskobooks

Aipamena. Biraoak. Nafarroan bilduak

Egileak: Patxi Salaberri Zaratiegi eta Juan Jose Zubiri Lujanbio Argitaletxea: Pamiela Orrialde kopurua: 342 ISBN: 978-84-7681-528-1 Ezaugarriak: Askok uste dute euskaraz ez dagoela biraorik, edo gutxienez ez dagoela birao gogorrik, baina garbi dago, liburu honetan ikusten den bezala, hori ez dela horrela, gure hizkuntzan ere asko eta ugariak direla iraintzeko, gaitzesteko, izorratzeko, mehatxatzeko, haserrea eta harridura adierazteko ibiltzen diren hitzak eta esaldiak. Lan honetan aipatzen diren madarikazio gehien-gehienak Nafarroakoak dira, ia guztiak belarriz jasoak edo hiztegi dialektaletatik hartuak, salbu liburuaren azken atalean agertzen direnak, hauek han-hemenkako literatura obretan bilduak baitira. Patxi Salaberri Zaratiegi Uxuen (Nafarroan) jaioa 1959an. Filologia Hispanikoan eta Euskal Filologian lizentziatu zen, eta doktore tesia Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztu zuen. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1996an eta euskaltzain oso 2005ean. Egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da. Bere argitalpen gehienak onomastikaren arlokoak eta euskararen ingurukoak dira. Juan Jose Zubiri Lujanbio Goizuetan (Nafarroan) jaioa 1961ean. Euskal Filologia Donostiako EUTGn egin zuen eta doktore tesia Euskal Herriko Unibertsitatean irakurri. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2006an eta gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da. Argitaratutako lanak hiz- kuntza jabekuntzaren eta euskararen gainekoak dira.