Egilea: Xabier Zabaltza Pérez-Nievas Argitaletxea: Alberdania Orrialde kopurua: 112 ISBN: 978-84-9868-000-3 Ezaugarriak: Saiakera honetan Xabier Zabaltzak Nafarroan lehian dauden bi nazionalismoak salatzen ditu, ez baitira gai izan nortasun elkarganatzaile bat sortzeko. Espainolistek euskara eta euskal kultura mespretxatzen dituzte, eta abertzaleek ez dute oraindik ikasi euskalduntasuna nafartasunaren atal bat besterik ez dela. Nafarroa abertzaletasunaren hutsegiterik handiena da, baina “euskal arazoa” konpontzeko gako bat ere bai. Gu, nafarrok aurreritzirik ez duten irakurleendako idatziriko liburu ikonoklasta bat da, funtsezkoa atzoko eta gaurko Nafarroa ulertzeko, batzuen eta besteen mito guztien gainetik. Egilearen ustez, afera ez da nazionalismo batak bestea garaitzea, sentimendu nazional guztiak biltzen ahal dituen erkidego berri bat sortzea baizik. Horixe da nafarren erronka nagusia.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.