427 Zenbakia 2008-02-08 / 2008-02-15

Efemerideak

Efemeridea. Andres Iturzaeta Egia 1912ko otsailaren 12an hil zen Otxandion



Bizkaiko idazlea (Otxandio, 1838 - Otxandio, 1912). Apaiza zen eta Otxandion egon zen erretore. Harenak dira Urtearen domeca guztiñetarako berbaldiac (prediku bilduma, 1894), Aita Gaspar Asteren icasbide cristinaucorraren Azalduera laburrac (haurrentzako dotrina kristaua, galde-erantzunen bitartez, 1899) eta Esaldiac Santuen eta escutapeen miragarriscoen ganian eta gastechoac lenengo confesinoera prestetaco arguibideac (santuen bizitza, aste santuko elizkizunei buruzkoak, eta beste. 1900). Bere euskalkian, Otxandio aldeko bizkaieraz, idatzi zituen obra guztiak.