406 Zenbakia 2007-09-07 / 2007-09-14

Euskobooks

Aipamena. Gipuzkoa, kultura unibertsoa: 2003-2007

Egileak: Hainbat Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 183 ISBN: 978-84-7907-568-2 Ezaugarriak: Kultura Zuzendaritza Diputatu Nagusiaren Kabinetearen barnean txertatzea izan zen 2003-2007 legealdiaren hasierako erabaki estrategikoetako bat. Gipuzkoa hiria proiektuak hiri berritzaile bat irudikatu zuen, gizartez kohesionatua eta lurraldez orekatua, eta irudikatze horren oinarri politikoan funtsezkoak ziren humanismoa, kultura, balioak, sorkuntza: Gipuzkoa hiria polis kulturala da sortzetik. Lau urte horietan egindako lanaren emaitzaren parte bat jasotzen du argitalpen honek, ondorengo atal hauetan: . Gipuzkoa, kultura hiria . Eskuizkribuak eta bildumak . Monumentu ondarea: zaharberritzea Eta, hauekin batera, bi aurkibide, proiektuena bata eta udalerrika alfabetikoki egindakoa bestea. Izan ere, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Diputatu Nagusiak eta Kultura Zuzendari Nagusiak egindako aurkezpenean esan zen bezala, Euskal Herria proiektu kulturala izan da, da eta izango da. Euskal Herria kultura oinarri eta dimentsiorik gabe entelekia hutsa da.