403 Zenbakia 2007-07-13 / 2007-07-20

Gaiak

Boinas La Encartada Museoa: Bisitariarentzako Informazio baliagarria

BOINAS LA ENCARTADA KULTUR INGURUNEA FUNDAZIOA



Kadagua ur-bazterreko inguru apartan jaiotzen da 1892. urtean la Encartada ehun fabrika. Errota zahar bat zegoen tokian enpresak hainbat eraikin egin zituen: fabrika, langileentzako etxeak, eskola moduan erabiliko zen kapera... Batez ere txapelak egiten zituzten, nahiz eta beste artikulu batzuk ere landu. Fabrika 1992. urtean itxi zen arte, bere osotasunean iraun zuen. Aberastasun arkitektonikoa osatu egiten da fabrikak duen haunditasun mekanikoarekin: XX. mende hasierako turbina, produkzio mekanismo guztiak aktibatu egiten dituzte polea eta uhalez osatutako sistema konplexua... Makina hauen gehiengoak ere orijinalak dira.

Fabrika itxi zenean Bizkaiako Foru Aldundiak eta Balmasedako Udalak industria ondare ikaragarri hau enklabe kulturalean bilakatzeko erronka hartu zuten. Ekintza honek bi helburu bilatzen zituen: alde batetik, ondare historikoaren zaintza eta bestetik, aisia eta turismorako zentro bat sortzea. ORDUTEGIA: NEGUA: Azarotik-Aste Santura Asteartetik Ostiralera 10:00h - 14:00h Larunbata 10:00h - 15:00h 17:00h - 19:00h Igandea eta jai egunak 10:00h - 15:00h Astelehena Itxita UDA: Aste Santutik - Urrira (Aste Santua barne) Asteartetik Ostiralera 10:00h - 14:00h 17:00h - 20:00h Larunbata 10:00h - 15:00h 17:00h - 20:00h Igandea eta jai egunak 10:00h - 15:00h 17:00h - 20:00h Astelehena (Aste Santukoa izan ezik) Itxita MUSEOAREN TARIFAK: Sarrera arrunta: 5 ¤ Deskontuak: Ikasleak, jubilatuak, umeak 6 urtetik aurrera 3 ¤ Ikastetxeak: 2 ¤ KAFETEGI-DENDAREN ZERBITZUA: Produktu izarra txapela izango da (hornitzailea Boinas Elosegui, Tolosa,

Gipuzkoa). NOLA IRITSI: