390 Zenbakia 2007-04-13 / 2007-04-20

Efemerideak

Efemeridea. Baleriano Mokoroa Soto 1871ko apirilaren 14an jaio eta 1941eko apirilaren 16an hil zen Tolosan



Baleriano Mokoroa. Gipuzkoar idazlea, Justo Mariren aita (Tolosa, 1871 - Tolosa, 1941). Euskalzale, Ibaizabal eta Euskal-Herria aldizkarietan eman zituen argitara antzerki lan eta olerki aipagarrienak. 1895ean Ramos Azkarateren Ijituen kontratuba eta ezkontza antzezlanean parte hartu zuen. 1897ko Oiartzungo Euskal Jaietan Damuba garaiz, bere antzerkilan ezagunena, saritua izan zen, eta urte hartan bertan argitaratua. Mokoroarena da, halaber, Aitortu egin behar! edo Guraso baten estuasunak! (1902-1903), ekitaldi bakarreko komedia.