Euskonews Gaztea
Gaiak: Laudiarrek egiten dituzten kirolak
Laudioko saskibaloi taldea asko garatu da azken urteotan. Duela urte batzuk bost talde zeuden herrian. Gaur egun bederatzi talde daude Llodio izena dutenak eta beste lauk beste izen batzuk dituzte, baina denek La Granja kiroldegian entrenatzen dute. Adierazitako taldeak ez dira gauetik goizera sortzen. Gehienetan, ikastetxean sortzen da zaletasun hori, hau da, eskolaz kanpoko ekintzetan. Normalean bertatik irten bezain pronto beste talde batzuetara joan ohi dira jokalariak beraien jokoa hobetzeko asmoz.
Laudioko La Salle futbol taldea Llodio FCrekin elkartu zen eta talde asko egin zituzten:
Tradizioz jolasten ziren kirolak gora doaz, esaterako, eskupilota. Sokatira, orain gutxiago egiten da, agian gogorregia delako, baina hala ere badago Arrizkuzubi deitzen den talde bat. Aurreko taldeekin gertatzen den bezala, eskolek edo eta gurasoen elkarteek zeresan handia daukate eskolaz kanpoko ekintzak baitira normalean. Uste dugu oso garrantzitsua dela seme-alabek eta ikasleek giro osasuntsu bat ardatz izatea. Argazkia: Zuriñe Velez de Mendizabal.
Aurretik aipatu ez dugun kirol garrantzitsu bat mendizaletasuna da. Egun, gure ustez, gero eta mendizale gehiago dago bai nagusien eta baita gazteen artean ere. Goikogane taldea, adibidez, bertako mendi talde bat da eta nagusiei zuzendutako ekintzak antolatzeaz gain, ume eta gazteentzako ekintzak ere antolatzen ditu. Hitzarmen bat dauka Arabako Foru Aldundiarekin: irteerak Goikoganek antolatzen ditu eta Foru Aldundiak laguntzen du dirua emanez. Hau dela eta, bidaiak oso merkeak dira eta Araba ingurua ezagutzeko aukera daukagu.
Beste kirol bat hockeya da. Hainbat herrialdetan arrakasta handia duen kirola, baita Laudion ere. Bi aldaera ditugu: izotz-hockeya eta belar-hockeya. Lehena bigarrenaren aldaera bat besterik ez da, hau da, zoru arruntean praktikatu beharrean izotz gainean jokatzen dute jokalariek. Laudion esaterako, futbolaren pareko kirola da belar-hockeya. Gurean, baina, izotz-hockeyarekin gertatzen den bezala, bestelako kirol “nagusien” itzalean egon ohi den jarduera dugu.
Makilaz jokatzen den kirola izan arren, hockeya ez da kirol arriskutsua. Izan ere, duen araudi zorrotzak izugarri murrizten du lesio arriskua. Adibidez, makila ezin da sorbalda baino gorago altxatu, eta jokalarien arteko kontaktua ez dago baimenduta. Bestalde, futbolean ez bezala, pilota makilaz edo gorputzaz babestea eta beste jokalari bati hura hartzeko aukera ukatzea ere debekaturik dago. Oro har, arbitroek zorrotz zigortzen dituzte arrisku-iturri izan daitezkeen jokaldi zein portaerak.
Euskal Herrian belar-hockeyko talde dezente aurki ditzakegu. Laudion, Ganbegi izena duen taldea dugu, maila desberdinetan banatuta. Gizonezkoen 1. maila Gizonezkoen 2. maila Gizonezkoen kadete maila
1974 abian jarri zen eta handik hona hor dabil lanean, Laudio izena zabalduz. Gizonezkoen taldea bakarrik aipatu badugu ere, emakumezko taldea ere egon bazegoen, Espainia mailan txapeldun bilakatu zena. Argazkia: www.ganbegi.es.vg
Kirol honen barruan emakumezko talde bat ere badugu, Aiara izenekoa. Azkenik, Laudioko aitona asko Del Marques parkeko bolatokira joaten dira jolastera.