
Efemerideak
Efemeridea. Madeleine Jauregiberry 1884ko urriaren 13an jaio zen eta 1977ko urriaren 20an hil
Madeleine Jauregiberry. Zuberotar idazlea eta euskaltzalea (Aloze-Zibize-Omizegañia, 1884 - Aloze-Zibize-Omizegañia, 1977). Paben egin zituen goi mailako ikasketak. Gure Herria, Herria, Basque Eclair eta Sud-Quest agerkarietan eman zituen argitara euskararen aldeko idazkiak. Aitzina izeneko euskaltzale taldekoa izan zen gerra aurreko garaian. Ipar Euskal Herriko haurrentzako euskara irakasbide bat egin zuen. Harenak dira Mirakuilu bat, Zikoitza eta Euskaldun jauntziak antzezlanak. Euskaltzain urgazlea izan zen.