Efemeridea. Joanes Oxalde Etxezuri bertsolaria 1814 urteko irailaren 28an jaio zen
Joanes Oxalde Etxezuri. Nafarroa Behereko bertsolaria (Bidarrai, 1814 - Bidarrai, 1897). Guarda eta postaria izan zen bizibidez. Aiherran bizi izan zen. Herriz herri bertso kantari ibili bazen ere, ia ez da haren bat-bateko bertsorik gorde. Bertso jarri ugari gorde dira, hala ere. Oxalderen bertso jarriak behin baino gehiagotan izan ziren sarituak Lore-Jokoetan: Soldado ondoan (Sara, 1868); Kilo-egilearen kantuak (Sara, 1878); Beranteko urrikiak (Maule, 1880); Madalen Larralde (Donibane-Garazi, 1894). Argentinan ere ibili zen, Gualegay izeneko herrian. Aipatutakoez gainera, hauek dira Oxalderen bertso sail ezagunenak: Zahar gazten arteko parabola, Iruñeko ferietan, Lurreko ene bizia, Ezpeleta herrian, eta, batez ere, Otxalde eta Etxahun. Oxobik haren bizia liburuxka batean kontatu zuen, eta Eskualtzaleen Biltzarrak argitara eman zuen liburua 1949an, Oxalde (1814-1897).
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.