Aipamena. Ustez laguna detan: (Bertso-bilduma Argitaralpena)
Egilea: Pepe Artola Argitaletxea: Auspoa Orrialde kopurua: 478 ISBN: 84-7907-510-4 Ezaugarriak: Ramon Artolaren bertso-sorta bat argitaratu zen Auspoaren lehenengo liburuan: Sagardoaren graziya 1961. Orain hiru urte, berriz, beraren bertso-bilduma osoa: Sagardoaren graziya II, Auspoa 284, 2003-an. Honako hontan, Pepe semearekin ere gauza bera egin da: bertso sorta bat Auspoaren laugarren liburuan eskeini, Ustez laguna detan izenburuarekin, 1962. Orain, berriz, beraren bertso bilduma haundiago bat: Ustez laguna detan, Auspoa 297, 2006. Pepek esku-idazki lodi bat utzi zuen bere bertso askorekin, ez guztiekin. Handik hartu dira honako liburu hau osatzeko gaiak. Baina beste bertso asko ere baditu, esku-idazki hortan kopiatu gabeak eta garai hartako aldizkarietan zabalduak. Horiek ez dira bilduma honetan sartu; beste aldi baterako gelditu dira. Kanta-bilduma eder bat argitaratu zen Donostian garai hartan: Ecos de Vasconia, Arreglados para piano y canto por los maestros Echeverría y Guimón, A. Díaz y Cía. Bilduma horretarako bertso asko moldatu zituen Pepe Artolak. Horiek ere liburu honetan aurkituko ditu irakurleak. Donostian garai hartan bertso-jartzaile mordoa zegoen: Ramon Artola, Bitoriano Iraola, Antonio Arzak, Martzelino Soroa, Felipe Kasal, Sanchez Irure, Gelbentzu, Alejandro Berroa... Itxura denez, bertso-eskea bazegoen. Talde horretakoa izan zen Pepe Artola ere.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.