Efemeridea. Odon Apraiz 1984ko irailaren 12an hil zen Gasteizen
Odon Apraiz. Euskal ikerlaria (Gasteiz, 1896). Filosofia eta Letretan doktore, Salamanca eta Madrilgo unibertsitateen aldetik. Ikasketa horiek Parisen (1920) eta Zurichen (1921) burutu zituen. Hamalau urte zuela euskara ikasteari ekin zion. Turinen Hizkuntz Geografia alorreko praktikak eginik, Ipar Euskal Herrian eta Debako arroan euskalkien ikerketak egin zituen. Euskaltzaindiaren sortzaileetakoa, eta bertako ohorezko kidea izan zen. Gerra aurreko aldizkari anitzetan idatzi zuen: «Bizkaitarra», «Arabarra», «Euzkadi», «Euskal Erriaren Alde», «Yakintza», etab. Gazteleraz Geografía General del País Vasco argitaratu zuen Bartzelonan.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.