Aipamena. Sortuz-Generando: Emakumeen eskubideei buruzko material didaktikoak
Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Ararteko Ezaugarriak: Giza eskubideei buruzko material hau generoaren ikuspegitik egina da eta Ararteko erakundeak iragarritako beka baten emaitza da. Beka hori Mugarik Gabe garapenerako GKEari eman zitzaion, beste material multimedia batzuk prestatzen eskarmentua baitu. “Sortuz - Generando” Cdak emakumeen eskubideak sakonki aztertu nahi ditu, modu entretenigarri eta baliagarrian. Ararteko sustatu duen “Giza eskubideetan hezteko baliabide didaktikoen bilduma”koa da. Cd hau, bere ikuspegi eta edukiengatik, batik bat Bigarren Hezkuntzan erabiltzeko pentsatua dago, irakaskeentzat nahiz ikasleentzat. Era berean, baliagarria izan daiteke pertsona helduak hezteko, elkarteek sustatutako jardueretarako, aisialdiko taldeentzat... Laburbilduz, batez ere emakumeen eskubideak jorratzen dituzten material lagungarriak dira, honako helburuak errazago lortzeko: -zenbait kontzeptu ikastea; -jarrera jakin batzuk aldatzea; -berdintasunezko baloreak trasmititzea.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.