310 Zenbakia 2005-07-22 / 2005-07-29

Euskobooks

Aipamena. Aintzinako Lanbideak IX

Egilea: Carmelo Urdangarin Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 209 ISBN: 84-7907-476-0 Ezaugarriak: Liburu honetan jasotzen dena bezalako lan bati ekiten zaionean, antzinako hainbat lanbideren deskripzioa dela mamia, beti dago beste autore batzuek aurrez eginiko ikerlanetara jotzeko aukera. Alabaina, oraingoan ez da hori eginiko bidea, nahiz egia den lehendik argitaratutako lanetatik eskuratu izan dugun guztia aztertu eta kontuan izan dugula. Gure analisia, batez ere, jorraturako lanbideetarako protagonistek egin deskripzioetan oinarritu da. Horregatik liburu hau, aurrekoak bezala, pertsona kopuru handi baten ekarpenen emaitza da, horietako batzuk, gainera, lanbidean segitzen duten edo lehen aritutako eskulangileak baitira. Adituen eta jarduera batzuen historiari buruzko ezaguera sakona dutenen laguntza ere garrantzitsua izan da.