Egilea: Martin Ugalde Argitaletxea: Elkar Orrialde kopurua: 120 ISBN: 84-8331-697-8 Ezaugarriak: Sentimenduz eta gizatasunez gainezka egiten duen istorioa, hunkigarri bezain gogoeta-pizgarria. Gazte marokoar bat da Mohamed, umezurtza eta koitadu samarra, Errepublika garaian Bilbora iristen dena, militarren kuartelak hornitzeko txerrikortan lan egitera. Eta horra non lehertzen den gerra, herri baten askatasuna zanpatu eta jende xehearen ametsak zapuztuko dituena. Mohamedek ez daki ezer politikaz: txerriak gobernatzen besterik ez daki, eta inguruko guztien aginduak zintzo betetzen: emaztearen esanak, militarren ordenak, don Eugenio erretorearen edo Begoñaren aholkuak... Guztiz noraezean sentitzen da Mohamed gaixoa, historiaren zurrunbiloak batera eta bestera erabilia, baina indar ezkutu horien aurka bere barrengo justizi senaz erantzungo du, gizaki babesgabeenari ere duintasun osoa zor zaiola frogatuz.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.