Egilea: Martin Ugalde Argitaletxea: Erein Orrialde kopurua: 197 ISBN: 84-7568-737-7 Ezaugarriak: Martin Ugaldek hamalau urte zituela lehertu zen gerratea. Esperientzia horrek, gerrate urteak utzitako arrastoak, berebiziko garrantzia du ipuinlariaren imajinarioan. Esperientzia hori du kontagai Hiltzaileak ipuin liburuko “Gizerailtza” narrazioak, eta beste hainbeste honako Erretiradako trena izenekoak. Horra nola aurkeztu digun A. Lertxundik Ugalderen ipuin autobiografiko hori: “Bilbo erortzeko hartan, berriro ihesari eman, eta Santanderrera jo zuten amak eta Martinek, ordurako aita gerrara itzulia baitzen. Santanderreko portuan noiz untziratuko zain egon eta gero, New Castle itsasuntzia hartu, eta Frantziara pasatu ziren ama-semeak. Untziratu aurretik, ordea, bi eskutitz jaso zituzten batera samartsu: anaiarena zen bata, Errusiatik; aitaren berri ematen zuen bigarrenak, Euskadiko Gobernutik igorriak... Sakabanaturik zeuden senideak, harria botatzen zaion haritz abartsuko txoriak izuturik hegabanatzen diren bezala”.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.