Egilea: Martin Ugalde Argitaletxea: Elkar Orrialde kopurua: 264 ISBN: 84-7529-760-9 Ezaugarriak: Izenburuak dioen bezala, Batasun eta zatiketen artean mugitu izan da Martin Ugalde, eta horren lekuko da kazetaritzazko euskal lanen antologia hau. Martin Ugalde Andoainen jaio zen 1921ean. Gudari ez baina gudari-seme gisa sufritu zuen gerran: erbestean batetik bestera, herrira itzulitakoan zigorturik... Azkenik, familia batuko bazen, Venezuelara joan zen amarekin 1947an. Han hasi zen Ugalde idazten, bai kazetari lanak bai ipuin-liburuak, erdaraz. Prestigio handiko idazlea zen, aldizkari bateko zuzendari eta sari garrantzitsuen irabazle. Hala ere, euskaraz idazteari ekin zion hurrena, landu gabeko eta ohitu gabeko hizkuntzan.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.