Egilea: Xabier Apaolaza (koor.) Argitaletxea: Saturraran Orrialde kopurua: 239 ISBN: 84-932271-8-8 Ezaugarriak: “Erbesteratuak ezin du sendatu eri gaixoa. Leundu baino ez herrira itzuliz gero. Urruti mina, aberri osoarena izan arren, ahazteko zorian izandako historia dugu. Zaila da gerra zibila zela eta erbesteratutakoen eta Euskal Herriaren atsekabez jabetzea. Ez, ordea, ahaztea batzuk ia amets guztiak galduta egoerari aurre egin ziotela, euskal kultura eta euskararen iraupena lantzeko zama beren gain hartu zutela eta horien alde zuten guztia eman zutela. Zerrenda luzea denez, besteak beste, gogora ekarri nahi ditugu Bingen Amezaga, Andima ibiñagabeitia, Teleforo Monzon, Nikolas Ormaetxea, Martin Ugalde, Jokin Zaitegi. Euskaraz idatziz eta pentsatuz, aberriaren aldeko grinari eta maitasunari bidea eman zieten erbesteratu hauon samina eta mina gogoratuz, bai eta egin zituzten ahaleginak ere, gorazarre xume hau egin nahi izan diegu”.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.