260 Zenbakia 2004-06-25 / 2004-07-02
Traducción al español
E Campion Javier Cigaren olio batean.
usko Ikaskuntza 1918an sortu zenean, Arturo Campion euskal kulturaren erakundetzearen ikurra eta enblema bihurtu zen, 64 urte zuela. 1854an jaio zenean, Euskal Herriko mendebaleko Foru Diputazioak, elkarren arteko bilkuretan euskal kulturgintzaren erakundetzearen premia adierazi zuten. Arturo Campionek, bizitza luzean, erakunde berriak sortzen eta indartzen igaro zuen, euskal kulturgintzaren geroa iraun arazteko asmoz. “Batzuk badoaz, baina besteak ez datoz” esaten ei zuen, Euskal Herriko azken tanboliteroa bihurtuko ote zenaren arriskuaz jabeturik.
Oñatiko Unibertsitatean hasi zituen zuzenbide ikasketak eta Madrilgoan amaitu zituen. Bi gerrate zibilen artean kokatu zen haren bizitza publikoa: 1872-1876koa eta 1936koa. Euskal Herri berriztatua eta igarobidekoan bete betean jardun behar izan zuen. 1876an euskal foru erakunde publikoen alde idatzi zituen ikuspegi fuerista liberaletik abiatuz, Azkenik, erakunde publiko foralen desegiteak, Euskal zibilizazioaren amaiera ekarri zuela barneraturik zuen. Orduan, 25 urte zituela euskara ikasi zuen, Euskal Herriaren azken nortasun ikurra, alegia.
Euskal kulturaren erakundetzearen esparruan, Eusko Ikaskuntza sortu aurretik, A. Campionen ekintzabideak 1918ko Kongresua ahalbidetu egin zuen: 1878an Nafarroako Euskara Elkargoko sortzailea. Ondoko urteetan “euskal jaietan” ekintzaile irmoa izan zen. Bartzelonan, 1891an, Katalanen Lore jokoetako euslea, nazio katalana goratuz. 1897an Donibane Lohitzuneko Zazpiak bat ikurpean, euskal tradizioaren inguruko kongresuan, hizlari izan zen. 1901ean Hendaian, Euskaltzaleen Biltzarra sortu zeneko bilkuretan parte zuzena hartu zuen eta euskaltzaleen ondorengo Biltzarretan, burubelarri ekin zuen, hegoaldeko ordezkari nabarmenena zelarik. Aurrerantzean, euskal kulturgintzaren intelektual eredugarria bihurtu zen.
1918an Oñatin antolatu zen Eusko Ikaskuntzen Kongresuan egon zen. Bizitzaren azken atalean, Arturo Campionen ospea eta onespena erabat nagusia zen. Belaunaldi berriaren ekimena ikusi eta bultzatu egin zuen. Lehenago izandako erakunde guztien parean, 1918koa berriztapena sakona zekarren: Erakunde publikoen ekimenez antolatua zela eta horrez gain Gasteiz, Iruñea eta Baionako elizbarrutietako apezpikuen partaidetza gehi Alfonso XIII erregearena ere lortu zuela. Beraz, euskal kulturgintzaren erakundetze akademikoa indartzeko eta Euskal Herriko komunitate zientifikoaren ekimenak bideratzeko, premiazko euskal unibertsitatea lortzea, hurbileko helburua bihurtu zen. Bitartean erakunde akademiko iraunkorra eratu zen: Eusko Ikaskuntza. Beraz honek bazuen bestelako oinarri sozial eta politiko sendoa.
1918ko abenduaren 22an, irailean Oñatiko Kongresuan aukeraturiko sail akademikoetako buruak Donostian bildu ziren eta honako izendapenak egin zituzten: Alfonso XIII erregea Presidente de honor, Arturo Campion Presidente honorario, Julian Elorza Presidente efectivo, idazkari nagusia Salamancako Unibertsitateko irakasle zen A Apraiz. Harrezkero A. Campionek erakunde akademiko berriaren hastapeneko urteetan eragile zuzen zuzena bihurtu zen, urteetan sartua egon arren: Arturo Campioni omenaldia.
1919an, Asamblea de la administración municipal vasca delakoan, sarrera hitzaldia egin zuen: El Municipio vasco en la Historia.
1920an, Eusko Ikaskuntzaren bigarren Kongresua, Iruñean eratu zen, irakaskuntza eta arazo ekonomiko sozialei buruzkoa hain zuzen ere. Sarrera hitzaldia A. Campionek egin zuen, Gayarre antzokian eta besteak beste interpretazio historikoetan abiatuz, zera adierazi zuen : "Queremos seguir siendo baskos,(sic) cada día más baskos, con sentimientos, con realismos e idealismos baskos, para que en el juicio universal de la Historia, no hayamos de padecer la ignominia de vernos arrojados al montón de aquellas infelices naciones en las que los abuelos y los nietos, aunque se apellidan igual, mutuamente no se reconocen porque hablan distinta lengua y reverencian distintos altares".
Ondoren Nafarroako historiak Euskal Herrikoan izan duen eragina aztertu zuen eta ondorio honetara iritsi zen:
"De todos modos, Navarra fue la personalidad vasca por excelencia y a la hora que se trata de restaurarla y vigorizarla, no renegará de su sangre. Así, bien congregado está en Iruña el segundo Congreso de Estudios Vascos.
Mete grima sentir que es necesario recordar verdades tan triviales y trilladas cual la de la consaguinidad de alaveses, guipuzcoanos, navarros y vizcainos, que sin contradicción posible divulga, desde hace siglos la ciencia. Mas, la pasión política, de la mano con la ignorancia, se propasa a discutir la santidad de la cosa juzgada, y los mismos hombres que quieren incluir en la quimérica raza hispana a los navarros, pugnan por excluirlos de la vasca. Cierto: la Historia separó a lo que había unido la Naturaleza y ha prestado argumentos favorables a esa impía disociación. Pero omitiendo el caso de que las leyes históricas no son fatales porque en parte las crea el hombre, ser racional y libre, he de añadir que también la Historia conoció felices períodos de plena unidad vasca, que nuestra volición, aleccionada por las amargas enseñanzas de la discordia social, podrá resucitar ahora."
Hurrengo urtean, 1921ean Eusko Ikaskuntzak Iruñean Instituto de Estudios Históricos del País Vasco sortu zuen eta A. Kanpionek Institutuaren oinarriak idatzi zituen, baina tamalez Institutuak ez zuen garapenik izan.
1922an Nafarroako Diputazioak euskararen katedra bi sortu zituen, Seminarioan bata eta bestea Maisu-maistren eskolan. A. Campion, katedra lortzeko azterketan, epaimahaiko kide izan zen. Urte berean, Gernikan hirugarren Kongresua antolatu zen, euskararen inguruan eta bertan aritu zen berriz ere.
Bestalde, Eusko Ikaskuntzako batzordeak lau akademiko nagusi izendatu zituenean Euskaltzaindia sortzeko, horietako bat A. Campion izan zen.1919an Eusko Ikaskuntzatik bideratu zen Euskaltzaindiaren sorrera eta beste akademikoak izendatu ondoren, 1920an euskararen batasunari buruz P. Broussainerekin, batera idatzi zuen.
1925ean, mahaikide agiri da, antzerki lanak saritzeko. Baina, jadanik, bere begiak lausotzen hasi ziren betirako. Giro honetan, 1930ean Eusko Ikaskuntzak, R.M. Azkueren eraginez, omenaldi hunkigarria antolatu zion, udako ikastaroen baitan. Brontzezko eskultura ere egin zion eta betirako, Eusko Ikaskuntza erakunde akademikoaren eredu eta ikur bihurtu zen. Horrela bada, Arturo Campionek, bizitzaren azken unean ere, euskara eta euskal kulturaren erakundetze akademikoan jardun zuen. MenuaGAIAK Inicio > EM 260 > Gaiak -->
2004/06-25/07-02