237 Zenbakia 2004-01-09 / 2004-01-16

KOSMOpolita

Alfredo Correia Soeiro: .Bi alde nabarmendu nahi nituzke: emakume pilotaria eta emakume zuzendaria. Lehenengoari buruz esan behar da badaudela emakumeak goi mailako kiroletan; baina zuzendari bezalako lanetan gutxi dira, eta hau da beraz berria.

UGARTETXEA ARRIETA, Arantxa

Menu KOSMOPOLITA Aurreko Aleetan Inicio > EM 237 > Kosmopolita -->

2004/01/09-16 Alfredo Correia Soeiro: “Bi alde nabarmendu nahi nituzke: emakume pilotaria eta emakume zuzendaria. Lehenengoari buruz esan behar da badaudela emakumeak goi mailako kiroletan; baina zuzendari bezalako lanetan gutxi dira, eta hau da beraz berria” Arantxa Ugartetxea Arrieta, pedagoga

Espa?ol

Portugu?s Alfredo Correia Soeiro Jauna, Brasilgo Euskal Pilota Federazioko Lehendakaria zara. Hau kontutan izanik eta egin diguzun harrera atsegina ikusirik, federazio honen urrats historikoak hasieratik Iruñako mundialak (2002) arte, laburki kontatzea nahi genuke. Lehenengo eta bat, Brasilgo euskal pilotaren hasierari buruz zerbait esan nahi nuke. XIX. mendeko bukaera eta XX.eko hasieran “Jai Alai” frontoiak baziren Brasilen, frontoi txikietan (15mt. luzera) eta teniseko pilota deskoskoltuekin, eskuko pilota praktikatuz gain, hauek Rio de Janeiro eta São Pauloko arraunlariak gehienak izanik. Baina zoritxarrez, inboluzioaren poderioz, frontoi hauek itxi edo desagertu egin ziren. Bizirik jarraitzen dute: Clube Atlético Paulistano (31mt. luzera), Euskal etxekoa (25mt. luzera) eta Clube Banespa (15mt. luzera); azken honetan oraindik esku pilota jokatzen delarik, hutsak barruan diren gomazko pilotekin.

Brasilen frontoiak itxi zirenean (1946), Jai Alai-ko pilotariek, Clube Paulistanoko kantxetan jarraitu zuten jokatzen, beti joko profesionalaren itzuleraren zai, baina hau ez zen gertatu. Clube honetako Jai Alai antolaketa osoa Marcello Fernandes-en eskuetan zegoen, pilotaria izanaz gain xistera eta piloten zainketa ere berak eramanaz. Ni 1972. urtean Marcellorekin hasi nintzen Jai Alai ikasten eta gaur arte jarraitzen dut. Bera 1986an hil zen eta lider handi bat galdu genuen. Poliki, poliki materialik gabe geratzen gindoazen eta Jai Alai-ren heriotza somatzen zen. Pilotari batzuek xareak erosita zeuzkaten squash jokatzeko, pentsatuz frontoia (Jai Alai aipatzerakoan erabiltzen dugun izena da geure artean) hilda zegoela. Alfredo Correia Soeiro eta Arantxa Ugartetxea.

Euskal pilota munduan, Brasildik kanpo, inor ezagutu gabe eta nire kabuz, 1987an, Donostiarantz abiatu nintzen xistera eta pilotak erosteko asmoekin. Hiri honetako Orly hotel ostatuko harreran galdetu nuen non erosi nezakeen xistera eta pilotak. Harrerako emakumeak seme bat pilotaria zuela eta berehala telefonoz hitz egin zuen berarekin. Ordubete geroago ohar baten bidez, hurrengo egunean Aldamar kalera 5. zenbakira goizeko bederatzietan joateko agindua jaso nuen. Puntualki joan nintzen eta adeitsu errezibitua izan nintzen, Brasilen zesta-punta jokatzen zela jakitearekin nahiko harrituta zegoen Jaun batengandik. Geroago jakin nuen Nazioarteko Euskal Pilota Federazioan egon nintzela eta Jesús Fernández Iriondo-rekin Nazioarteko Euskal Pilota Federazioko Lehendakaria hain zuzen. Hurrengo egunean kotxez Gernikara eraman ninduen Jai Alai partidu bat ikustea eta José Echave xistera egilea jauna aurkeztera.

Nire emozioa izugarria izan zen, lehenengo aldia zen zesta-puntako partidu ofiziala ikusten nuela eta hein berean materialaren arazoa bideratzen ari nintzen, hau bai zen azken batean bidaiaren helburu nagusia. Une hartan bertan, frontoia ez zela hilko Brasilen, ziurtasun osoz sentitu nuen. Hurrengo urtean Nazioarteko Euskal Pilotaren Federazioak aktibitateei buruzko informazio guztia bidali zidan. Geroago erakunde honen bidez Cubatik gonbidapena jaso genuen “Copa Capitán San Luis”eko partaide izateko aukera emanaz Habanan (1989). “Euskal pilotaren brasildar elkartearen” sorrera martxan zegoen!. Zuen mailako Federazio batek nolako itxaropenak izaten ditu mundial batetara joaten denean? Hasieran parte hartzea eta ikastea izaten zen. Egun lehiaren grina ere sortu da eta jakinda ez garela gai dominak irabazteko, oso indartsuak ez diren herriei kirolaren munduan, irabazten edo gutxienez beraien aurrean gaizki ez geratzen, saiatzen gara. Lehendakari bezala itxaropen bereziak izaten dituzu?. Bere oinarri kulturaletik kanpo dabilen kirolaren zaintzaile eta bultzatzaile zara. Hitz egingo diguzu pixka bat euskal pilotaren kultur artekoaz? Euskal Herria zeharkatzerakoan frontoiak non nahi ikusi ditut. Egon naizen herri txiki guztietan, plaza nagusian: eliza, udaletxea eta frontoia aurkitu ditut. Markinan aita batek bere 7 urteko semeari nola erakusten zion esku pilotan ikusi nuen, eliza zahar baten ormak kantxa bihurturik. Euskal Herriko kirol aktibitateak, beso eta eskuen bidez batez ere, gorputzaren garapena lortzea du helburu. Brasilen aldiz, gure aktibitate nagusiena futbola da, eta gorputzaren garapena, oin eta zangoetatik abiatzen da, ukimena ere kirol barruan dagoela kolpe korporalak jokoaren parte bat izanaz. Egun hau aldatzen ari da beste kirol batzuk indartzen ari dira eta adibidez: saski baloia, balonbolea, tenisa e.a. Beraz alde kultural honek, esku-beso oin-zangoaren ordez, pilotaren onarpena geure herrian zailtzen du.

Beste gauza bat oso interesgarria da, euskal kirola ezker-eskuina dela, zesta erabiltzen dutenak ezik (ezkerrak, eskuinarekin jokatzera bideratuak dira). Futbolean berriz, naiz eta bi hankekin jokatu ez da indartzen bi aldeen garapena. Ni ez naiz kirol medikuntzan espezializatua baina uste dut kirol aktibitate horiek sortzen dituzten desberdintasun kulturalak aztertzea, ona izango litzatekeela eta behar bada zerebroko anatomia fisiologikoaz estudio alderatua egitea ere bai, kirol era desberdin hauek alde garrantzitsuak sortzen dituzten jakitearren. Brasildar talde batek Eusko Ikaskuntzara (Donostia) egindako bisitaldia 2002ko abuztuaren 30ean. Ezkerraldean Alfredo Correia Soeiro. Zeintzuk izango lirateke zure iritziz brasildar pilotariaren ezaugarriak, zer agertzen du nabarmen pilotari brasildarraren jokoak? Ez naiz gai galdera honi jatortasunez erantzuteko, geure herrian euskal pilota oraindik hasieran dagoenez. Uzte dut profesionalen garaian, XX. mendearen hasieran, brasildar pilotarien ezaugarriak agerian izango zirela, baina hau nik suposatzen dudan zerbait da. Garai hartako ditudan berriak, oso pilotari onak zirela da, eta beste herrietara joan zirela jokatzera, batez ere Chinara, Brasileko frontoiak itxi zirenean. Nik daukadan zentzazioa da, brasildar pilotariak ume eta gazte denboran futbolean ibilitakoak direla eta asko gustatzen zaiela kantxa barruan gorputz dislokazioa, behar bada geure kirol nazionalean oin eta zangoen mugimenduari ematen zaion garrantziagatik. Jai Alai partiduetara joaten naizenean, sentitzen dudan gauza bat da, kantxaren tamaina handiaren ondorioz, jokoa atzelariengan zentratua geratzen dela eta puntu asko luze eta mugimendu errepikakorrak gertatzen direla, jokoa aspergarria gertatzeko arriskuarekin. Hau niri gertatzen zaidan zerbait da, eta ni Jai Alai zale amorratua naiz, pentsa zer sentituko duen ez denak?.

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioari behin proposatu nion, zesta-puntako partiduak kantxa txikian egitea (36 m.) jokoa biziago eta dinamikoagoa izan zitekeenez, hein berean atzelariengan gehiegi zentratzen ez delarik. Mexikon maila handiko pilotari profesionalak eskuz jokatutako partidu bat 36 metroko kantxa batean ikusi nuen, eta ikusgarria izan zen. Iruñako mundialetan EE.BB-tako pilotari batekin harremanak eduki nituen (bere izena ez dut gogoratzen) eta berarekin arazo hau komentatu nuen eta esan zidan orain dela 40 urte berak jokatzen zuela zesta-punta Donostiako Anoeta frontoian eta posible dela eskuz edo bikoteetan 36 metroko frontoietan jokatu. Hau egia izango balitz arazo handi baten irtenbidean egongo ginateke, txapelketa mundialetarako herriak aukeratzerakoan beti 55 metroko kantxaren beharra izaten denez. Hau gertatzen da adibidez Argentinarekin, naiz eta euskal pilota tradizio handia eduki, arazo horregatik ezin da aukeratua izan. Kirolaren etorkizuna, kirolari amateurraren edo profesionalaren, eskuetan dago? Kirol profesionala kirol amateurraren bultzatzailea gertatzen da, kontutan edukiz apustuak partiduaren zehar ez direla ohikoak beste zenbait kiroletan, adibidez futbolean, saskibaloian, tenisean, eta badmintonean. Beste kiroletan profesionaltasuna marketinak mantentzen du, diru sarrerak hain zuzen eta ez partiduan eginiko apustuen diruak. Euskal Herrian, apustuak ohikoak dira partiduetan, baina munduan zehar beste kiroletan ez da orokorrean hau gertatzen. Behar bada ohitura hau ez litzateke indartu eta bultzatu beharko euskal pilota hedatu nahi den beste herrietan, ulertezina izan daitekeelako beraien kulturetan. Horrela gertatu zen hain zuzen Jai Alai profesionalaren desagerpenarekin Argentinan, Brasilen, Cuban, Mejicon .... azarezko jokoak debekatu ziren unean. Nola ikusten duzu euskal pilotaren etorkizuna? Zein da zure iritzia Euskadiko Selekzioari buruz? Euskal pilota geratzeko etorria da, naiz eta hedapena munduan zehar nahi litzatekeen baino geldoagoa izan. Kirolaren garapena polit eta atsegina ikuslegoarentzat izateari lotuta dago. Ez da nahikoa, praktikatzen dutenek edo gaztaroan ibilitakoek mirestea. Behin batean Nazioarteko Euskal Pilota Federazioari proposatu nion Jai Alai partiduak setetan zatituak izatea eta ez puntu jarraietan egun bezala. Donibanen esperientzi bat egin zuten eta ikuslegoari gustatu zitzaion, baina hurrengo urtean berriro egin zuten eta ez dirudi arrakasta berdina eduki zuenik. Gure ideia zen zesta-punta 15 puntuko bi setetan jokatzea, bat eta bat berdinketa gertatuz gero, beste 10 edo 15 puntuko set bat jokatzea, irabazlea aukeratzeko. Edozein aldaketek gogo eza eta kontrako interesak aurkitu ditzake, eta kasu honetan era berri honek ez dakit apustu arazoa ez ote duen ukitzen. Irudikatu dezagun tenisa puntu jarraien jokatuz, duen erakartasunetik %60 galduko luke. Ez dakit gure proposamena egokia izan zen baina euskal pilotak berrikuntzak behar dituela, erakargarria eta hunkigarriagoa ikuslegoarentzat izateko, sentitzen dut. Euskadiko Selekzioari buruz ezan dezaket EE.BB saskibaloi jokalariekin parekatzen ditudala pilotariak, oso ongi jokatzen dutelako, artista eta kirolari bikain eta bereziak dira. Brasildar federazioaren barruan emakume pilotariak daude, egoera berezi honek zer gehitzen dio Brasilgo euskal pilotari? Bi alde nabarmendu nahi nituzke: emakume pilotaria eta emakume zuzendaria. Lehenengoari buruz esan behar da, badaudela emakumeak goi mailako kiroletan; baina zuzendari bezalako lanetan gutxi dira, eta hau da beraz berria. Orain dela hamar bat urte Soraya Cuellas anderea bidali genuen Brasilgo ordezkari bezala Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatutako bilera batetara. Uste dut oker ez banago lehenengoa eta bakarra izan dela emakume batek herri bat ordezkatu duena euskal pilotako bilera ofizial batetan. Pentsatzen dut emakumeen partaidetzak asko lagundu dezakeela euskal pilotaren garapenean. Euskal pilotako federazioen artean loturak daudela pentsatzen dugu. Euskal Herria eta Euskal Selekzioarekin harremanak nolakoak beharko lukete izan? Kirol federazioen arteko loturak oso osasungarriak direla uste dut. Beraz kirolari dagokion gauza da herrien arteko harremanak bultzatzea. Kirolariei asko atsegin zaie bidaiatzea eta joko garaietan beste kirolariak aurkari bezala ikusten dituzte baina inoiz ez etsai tankerara. Porrotetan aurkariak miresten dituzte eta egoera hau ikasketa bat bihurtzen da hurrengoan aurkakoari irabazi ahal izateko. Euskal kirolariekin harremanak edukitzea, euskal pilota garatu nahi duen edozein herri baten ametsa da. Gauza bera esango genuke EE.BB-etako saski baloiari buruz, zein herriek ez dute nahi NBA-ko kirolariekin harremanak eduki?. Hitz batean esango nuke, harremanak eta trukaketak bai kirol teknikariekin eta pilotariekin gehiegizkoak inoiz ez direla eta ugariak badira hobe. Brasildar talde batek Eusko Ikaskuntzara (Donostia) egindako bisitaldia 2002ko abuztuaren 30ean. Eskubialdean Alfredo Correia Soeiro. Euskal pilotan era desberdinak daudela eta behar bada gehiegi ere entzun dugu, zein da zure iritzia? Egoera hau Nazioarteko Euskal Pilota Federaziorako arazo zaila izan da eta ahalegindu da irten bide bat ematen. Nik pentsatzen dut era guztiak dituztela miresleak eta hein berean bere edertasuna, baina federazioarentzako eta kirol garapenerako hau arazo serioa da. Ez dut iritzi sakon eta erabakirik baina ikusten dut batzutan beharrezkoak direla kantxa egokiak modalitate ezberdinak zuzendu eta indartzeko. Adibide bezala Peru aipatu nahi nuke: 12.000 pilotari ditu afiliatuak bere federazioan baina ez daukate hiru ormako kantxa bat, naiz eta frontoi ugari eduki xare eta gomazko pilotarekin jokatzeko. Brasilgo federazioaren hasieran, entzunda daukat zuk josten zenituela pilotak eta saskiak zaindu ere bai, zure gogoko kirola zesta-punta denez. Esango diguzu zerbait materialen erabilerari buruz, euskal pilotaren praktikotasunaren ikuspegitik? Hamabi urtetan zehar sortu eta berritu nituen Jai Alai-ko zenbait pilota, gomazko guneak ere egitera iritsiz. Lan hau ez da batere erosoa eremu honetan profesionala ez denarentzat. Baina nik pilota josteari utzi izan banion, zesta-punta desagertu egingo zen Brasilen, inor ez zegoelako horrelako lan bat egiteko. Sinestezina dirudi baina horrela da. Zorionez Ciro Nogueira jaun lagunari (plastikoarekin lan egiten duten lantegia du) eskatu nion gure jokorako pilotak egitea, eta esperientzia batzuen ondoren, bi urte erabiltzen daramagun pilota sortu zuen. Pilota hau oso egokia da gure kantxarako. Gogoratu behar da gure kantxak 31metro luzera dituela.

Eskatu nion baita ere 55 metroko kantxa baterako pilota egitea. Erantzun zidan eta egin zuen. Ez du ohiko pilotak duen soinua, baina abiada, pisua, eta bolumena oso gertu daude, abantaila bat izanik, norabideak ez duela aldaketarik sofritzen haizeak josturan egiten duen eraginaz. Nola Brasilen ez dagoen frontoi luzerik pilota esperimentatzeko, leku ezberdinetara bidali nuen, baita ere Euskal Herrira, baina erantzuna etsigarria izan da: botea gehiegizkoa duela hain zuzen. Emailez galdetu dut zenbat gehiegizkoa %10, %20, edo %50, baina ez dut erantzunik jaso, eta zehaztasun hau oso garrantzizkoa zen nire lagun Ciro Nogueira jaunarentzat, beharrezko zuzenketa egiteko pilota ideala lortzearren. Badirudi ohikoa dena ez dagoela gogorik aldatzeko, behar bada piloten sorrera eta berrikuntza jende askoren ogia delako. Edo pilota sintetikoaren sorrera Euskal Herrian egin behar delako eta ez beste herrietan, nork daki!. Historia honen alde tristea da Ciro Nogueira jauna bezalako konpetentzia eta borondate oneko pertsonek, ez dutela izan inongo estimulurik ikerketa lanean jarraitzeko.

Alde pozgarria, berriz, nik ez dudala gehiago pilota josi beharrik Jai Alai jokoak jarraitzeko Brasilen. Nire iritzia da kalitatezko, merkea eta iraunkorra den materiala eskurakoia beharrezkoa dela, euskal pilota kirolaren garapenerako mundu osoan. Hau horrela dela une honetan Gernikako Jose Echave jauna zoriondu nahi dut nahiz eta hilda egon, urteak igaro zituelako xistera sintetikoak sortu eta antolatu nahian, kalitate onekoak oso gogorrak eta iraunkorrak; baita ere Markinako enpresa, xistera eta plastikozko pilotak, Jai Alai jolasten ikasten ari diren umeentzat sortu dituelako. Brasilen hauek erabiltzen ari gara arrakasta handiarekin. ¡Zorionak! MILA ESKER ALFREDO SOEIRO JAUN, GEURE KIROL NAZIONALARI BURUZ, ZUREKIN GOGOETA HAU EGITEKO AUKERA EMAN DIGUZULAKO. ESKERRIKASKO! MUITO OBRIGADA!