Herriak
Bi aramaioar Bagare txapelketako kanporaketan
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
2003/11/21-28 Bi aramaioar Bagare txapelketako kanporaketan Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net
Arabako II. Bagare txapelketa abian da jada, eta oraingo asteburuan hirugarren kanporaketa egingo da. Gaur, azaroak 21, jokatuko den kanporaketan bi aramaioar arituko dira: Andere Arriolabegoa eta Iker Agirre hain zuzen ere. Legution jokatuko den saio horretan lehenengo bi postuetan geratuz gero bakarrik pasatuko dira hurrengo kanporaketara. Manex Agirrek (bigarrena eskuinetik hasita) hirugarren postua lortu zuen lehen kanporaketan, eta ez zen hurrengo saiora igaro. Bagare txapelketaren lehenengo finalerdian egon zen Manex Agirre aramaioarra, eta nahiz eta postu ona lortu (hirugarrena), sariketatik kanpo geratu zen. Beraz, Anderek eta Ikerrek abilezia handia erakutsi beharko dute gaur, azaroak 21, arratsaldeko 8,30etatik aurrera.
