231 Zenbakia 2003-11-21 / 2003-11-28

Herriak

Bertso musikatuak Espaloia aretoan

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Elgeta Inicio > EM 231 > Herriak -->

2003/11/21-28 Bertso musikatuak Espaloia aretoan Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

G Xenpelarren Andre txarraren bentajak bertsoa musikatuko dute besteak beste

aur, azaroaren 21a, Elgetako Espaloia aretoan gaueko 10etan hasita, bertso musikatuak entzuteko aukera izango da. Bertso zahar eta berriak aireratuko dituzte, musikaz kantatuak, eta diaporama, dantza eta sketchak tartekatuz. Besteak beste, honako bertsoak aukeratu dituzte emanaldi honetarako: Xabier Amuriza eta Imanolen Mendian Gora, Xenpelarren Andre txarraren bentajak edo Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean.

Bertsoak, euskal bertsolaritzak emandako ondare aberatsetik hautatu dituzte. Antolatzaileen esanetan, melodiak garrantzia handia du ikuskizunean, eta eszenaratze atsegina eta muntaia didaktikoa egiten saiatu dira. Saioan parte hartuko dutenei dagokienez, ahotsetan Arantxa Cruz eta Joseba Ramirez arituko dira. Azken horrek gitarrara joko du kantatzeaz bat. Piano-jole lanetan, Xabier Zabala arituko da.