213 Zenbakia 2003-06-06 / 2003-06-13

Gaiak

Toribio Etxebarria ren Lexicón del euskera dialectal de Eibar tik Eibarko Hiztegi Orokorra ra

ARETA AZPIRI, Nerea

Toribio Etxebarria ren Lexicón del euskera dialectal de Eibar tik Eibarko Hiztegi Orokorra ra Toribio Etxebarria ren Lexicón del euskera dialectal de Eibar tik Eibarko Hiztegi Orokorra ra Nerea Areta Azpiri Oso ezaguna da izenburuan aipatutako XX. gizaldi erdi inguruko lexikografia lana euskalarien artean, baita euskaltzaleen artean ere. Zer esanik ez eibartarren artean, egilea Eibarko seme famatua dugulako, famatua Eibarren eta kanpoan, lanpostuak sortzen ez eze (Alfa sortu zutenetarikoa dela ez da ahaztekoa), lanpostu handiak bete ere egin zituelako (Eibarko Udaleko idazkari izatetik, CAMPSAko ardura karguak betetzera heldu zen). Gerra ostean Venezuela n erbesteratuta buruz zetorkionarekin mamitu eta gorpuztu zuen aipatutako lan garaua 1961. urterako, emaztearen laguntzarekin, Lexikoiaren hitzaurrean dakarrenez. Oraintsu izan dugu bere iloba batekin berba egiteko aukera (Vicente Olave Echevarría; Jacinto Olave pintorearen seme, bestalde), eta hark adierazi digu "burutz" egindako lana dela dudarik gabe, euskal hiztegi handirik erabiltzeke, gogoan zuen Eibar ahalik eta ondoen islatzeko asmoz. Ordurako kalean ziren hiztegiak erabili balitu, alegia, hitz gehiago ere sartuko lituzkeela diosku ehun urteruntz doan iloba horrek. Agian bai, nork daki. Gure T. Etxebarria (hemendik aurrera TE ipiniko dugu) erbestetik behin bakarrik etorri zen Eibarrera. TE k berak ere "sin más ayuda que la memoria y el deleite del recuerdo" (TE, 1998, 100) jardun zuela dio argi eta garbi; baina bazituen hizkuntzaren inguruko iritziak, ortografia, mailegu eta hitz berriekiko bere iritziak, liburuetan eta aldizkarietan irakurritakoetatik abiatuta ziurrenik. Egia ere bada, bestalde, euskalari eta euskaltzale batzuekin harreman zuzenak bazituela: Eibarko Udaleko Artxiboko arduradunak esan digunez, badirudi Lexikoiaren fitxak Koldo Mitxelenari berari eman zizkiola ikusteko, eta gaur egun fitxa horiek "galduta" daude. Udaleko Artxiboko "Toribio Etxebarria Fondoa" n hainbat material dago: gutunak,ohar linguistikoak eta abar, baita Lexikoia argitaratu aurreko makinaz ateratako kopia bat ere, baina fitxa guztiak ez. Juan San Martin ekin ere aurrez aurreko harremana izan zuen behin, baina gutunez sarri. Nolanahi ere, ez zen hizkuntzalari (bai ordea, idazle), eta berak ere erreparorik gabe aitortzen du herriko hizkeraren ezagutzak bideratu duela bere lexiko lana, baina euskalaritzan gutxik duten objektibotasun sanoa dariola: "las formas dialectales de nuestro pueblo, que son las que aprendimos de nuestros padres y a las que podemos referirnos con cierta seguridad" (TE, 1998, 22), "he tratado de recoger las voces y las formas y los modos en que ellas se articulan en el lenguaje cotidiano de nuestro pueblo, según lo aprendimos de nuestros padres, pensando que acaso sea de alguna utilidad registrarlo antes de que por efecto de cierta política se hayan enterrado en el olvido. No se trata aquí de lo más o menos castizo, de lo que sea más o menos ancestral y rodado en la corriente de los siglos, ni de apologizar ningún dialectismo por infantil pasión localista, sino de un documento que recoja el habla viva y operante de un lugar en un momento dado, para que sirva de información a los investigadores, de material al especialista y de elemento de juicio a los que cuidan de rehacer el acervo común auténtico de nuestro idioma. Por eso he tomado las formas vernaculares, tal y como se usan y se pronuncian en la vida diaria de nuestro pueblo, poniendo ogixa, como en realidad decimos los eibarreses por lo menos desde el siglo XVI, en vez de ogia u ogiya, que nos resultaría afectado. (...) Por lo demás, curándome en salud, diré que mi ortografía no hace autoridad, y las alteraciones que pueden darse son más bien defectos que intención reformadora. Lo mismo digo de los análisis gramaticales, en que no he querido que la duda detuviera mi labor. Ahí están los técnicos para corregir los lapsus. Lo que me autoriza en mi empeño y explica la audacia de mi intento, no es ninguna erudicciónlibresca ni el brillo de ningún título académico, sino la circunstancia de ser persona que ha hecho su vida afectiva, familiar y no poco de la relación general, por más de setenta años, en el habla que aquí se ha propuesto registrar" (TE, 1998, 100 101). Goiko aipamenetan adierazi duenez, TE k Eibarko hizkera ahoskatzen den moduan jaso izan nahi du, baina horrek inplizitoki transkripzioa dakar. Zer nolako idazkera hautatu zuen?, ez da, jakina, transkripzio fonetikorik bere lanean, eta orokorrean euskararako onartzen joan ziren letrak eta moldeak hautatu zituen, "h" izan ezik. Erabat baztertu zuen letra hori, eta ez zuen beldurrik gaur egungo eredu estandarreko silaba biko hitzak bakarrean ipintzeko: "ALDANA" kasu (TE, 1998, 124) (est. "ahal dena"). Horrez gain, bere justifikatu beharrak eta barka eske gisakoak osterantzeko egile batzuek egiten ziharduten normalizazio eta arautze lanen ezagutza iradokitzen du. Gure ustez, Lexikoiak bere burua nahikoa eta sobera justifikatzen du, alderdi gramatikala gaur egun beste era batera antzematen eta antolatzen den arren. Arestian TE ren objektibotasuna azpimarratu dugu, baina bestelako jarrerak ere bazituen hitz batzuekiko, erdarakadekiko batez ere. Honelakoak arruntak dira: "AITTAGIARREBA. (...) Raras veces en el habla corriente de Eibar suena esta voz, que la sustituye un erderismo que se debiera evitar "suegrua" alegia " (TE, 1998, 116). Alderdi formalari dagokionez, berba sarrera edo buruan hitz soilak ez eze, konposatuak, lokuzioak, perifrasiak, esaerak eta abar ere ezartzen ditu, arrunki forma mugatu singularrean. Baina atzizkiek ere euren lekua dute (bai morfologikoek bai eratorleek ere), paradigmetako denak ez dauden arren. Sarrera batzuei informazio gramatikala eransten die, baita osterantzekoa ere: etimologia batzuk ezartzen ditu, dena delako hitz edo lokuzioaren erabileraren edo bizitasunaren berri ematen du, batzuetan dena delako berba edo sarrera erbesteko literatura klasikoan nola azaldu den erakusten du, zita bibliografikoeta guzti, eta besteak beste, historiaren berri ere jasotzen du noizbait. Kasurako, "KRISISA. Introducido en el léxico común eibarrés con motivo de la crisis provocada por la guerra europea de 1914 (...)" (TE, 1998, 503). Antzeman daitekeenez, gazteleraz gorpuztu zuen lan gehientsua. Gaur egun alderdi lexikografikoa eta linguistiko gramatikala beste era batera antolatzen da, baina informazio aberasgarri ugari dago Lexikoian, bai inmanentea bai hizkuntzaz kanpokoa ere. Hala ere, inoiz nahikoa eskertuko ez zaion ekarria adibideetakoa da, hitz edo sarrera bakoitzaren esangura bakoitzari (edo ia guztieri) adibide bana ezarri ziolako. Hizkuntza eta hizkera aldetik aberatsa da bere sasoiko hizkera ahalik eta garbien islatzeko ahalegina egin zuelako. Gaur egun arrotz egiten zaizkigun egiturak ere aurki daitezke bertan: "ez dako" adibidez; ustez TE ren hapax bat zela ("AITTU (...) Aittu zittuan, entzun gura ez dako berbak" (1998, 117), "BIOTZ GOGORRA (...) Ba'nekixan, Jauna, biotz gogorra zarana, eraiñ ez dako lekuan metatzen dozuna..." (TE, 1998, 263), baina Elgoibarko XX. mende hasierako testu batean ere badago. Elgoibarko zatia: "Aspaldi entzunezdako kantu bat hantxe entzun najuan" (A. NARBAIZA, 2002, 73). Bestalde, etnografia eta (intra)historia aldetik ere neurtu ezindako balioa du. Dena den, ez dugu ezagutzen TE ren lanaren inguruko ikerketa linguistiko sakonik; merezi du norbaitek horri ekitea. Adibideak ezartzeko jarrera horrekin gainera, tradizio onuragarri bat ezarri zuen: harrezkeroko Eibarko hizkeraren inguruko lan lexikografiko edo hitz bilduma gehienetan ohitura horri heldu zaio eta hitz soilak baino, dokumentu aberatsak jasotzen joan gara. Oihartzuna hainbat lanetan ikus daiteke: zenbait aipatze aldera, J.A. ARGOITIA ren, N. AZKARATE ren eta X. GEZURAGA ren liburuan (1995); R. LARRAÑAGA k eta N. ALUSTIZA k egin zuten grabatuaren inguruko liburuan lexikoa amaierako eranskina da baina hitz bakoitza adibidearekin dator (1996); I. LASPIUR en Eibarrera jatorrarenbidetik liburuan (1999) lexikoaz diren ataletan ere bide hori jorratzen da; baita lan zehatzago eta berriagoetan ere: Eibarko Udalak argitaratutako Eibarko hiztegi etnografikoa n (S. BASAURI et alii, 2003) eta laister Internet en on line izango den Eibarko hiztegi orokorra n (2003, arg. bakoa). Dena den, hemen ez dugu lekurik TE ren lexikografiagintzaren ondoren Eibarren gai hori jorratu duten lan guztiak aipatzeko. Euskarazko adibide gehientsuei erdarazko itzulpena gehitu zien (agian itzulpenik bako adibideak zailak begitanduko zitzaizkion erdarara isuritzeko), eta horrela hainbat anbiguetate semantiko pragmatiko ere uxatu zituen. Argitaraldiei dagokienez, Lexikoia lehenengoz argitaratu zeneko erreferentzia hauxe da: "Lexicón del euskera dialectal de Eibar (Arrate'tikuen izketia)", Euskera X XI, 1965 1966. J. SAN MARTIN ek kritika ezin hobea egin zion (1967, 41). Ondoren, 1986. urtean Euskaltzaindiak Flexiones verbales y lexicón del euskera dialectal de Eibar "Euskera, 1963 64 1965 66" kaleratu zuen, izenburuak dioenez, aditz paradigmak eta deklinabideko saiotxo bat gehituta. Harrezkero, 1998. urtean Eibarko Udalak ere kaleratu du Flexiones verbales y Lexicón del euskera dialectal de Eibar. Juan San Martinen gehigarrixagaz. Denera, 10.000 sarrera inguru ditu jatorriko Lexikoiak. Gaur egun, ostera, arestian aipatutako Eibarko hiztegi etnografikoa n Lexikoiko hainbat eta hainbat berba itsatsi dira, sarritan adibide eta guzti. Baina askoz helburu zabalagoak dituen Eibarko hiztegi orokorra k Lexikoiko berba batzuk barik, denak biltzen ditu. Izan ere, Eibarko Udalak Lexikoiaren argitalpen berri eta osoago bat nahitaezkotzat jo du, eta proiektu oso bat abian jarri du. Lexikoia formatu informatikoan jarri ondoren, edizio berrirako oinarriak ezarri dira. Lexikoia da hiztegi orokor horren bizkarrezur eta mami nagusia, hango informazioa osorik jaso da, hizkuntzazko eta hizkuntzaz kanpoko informazioa, adibideak, itzulpenak, oharrak eta abar gorde direlako, sarritan euskararaitzulita. Baina antolaketa bestelakoa da: sarrerarako normalean forma mugagabeak ezarri dira; aditzen kasuan, esate baterako, partizipioa eta aditz izena sarrera bakarrean batu ditugu, adibideak ere pilatuz; esaerak ere berba soilen edo lexikalizatutako lokuzioen barruan ezarri ditugu. Oro har, lan berri honetan, batetik, berbeta biko hiztegietan egoten den informazio arrunta dago: sarrera bera (sarri euskara batuko baliokidea ere gehitu diogu aldamenean), kategoria gramatikala, itzulpena, eta dena delako kontzeptuaren, gauzaren... definizioa. Bestetik, berbaren edo sarreraren inguruko informazioa batu dugu: iturria edo nondik hartu dugun, jatorria, aldaerak eta erabilera (bai erabilera gramatikala, bai alderdi geo soziolinguistikotik begiratuta, bai bizitasunaren aldetik ere). Aldaeren alderdia biziki garrantzitsua da, hizlariek ez dutelako zertan denak ezagutu; hala ere, lan sakonagoek jorratu beharko dute gai hori: guk hurbilpen gisakoa egin dugu, gaia agortzeke. Horregaz gainera, hitzak beste osagai batzuekin daukan lotura semantikoa ere azaldu dugu batzuetan, sinonimoak, antonimoak, paronimoak... aintzat hartzerakoan (eremu honetan ere hurbilketa gisakoa egin dugu bakarrik). Berbekin egindako adibideek eta esaerek, lokuzioek... aparteko aberastasuna dakarte. Beraz, Eibarko hiztegi orokorra horretako iturriei bagagozkie, TE ren sarrera kopurua murriztu egin da, 8.585ean geratu direlako, baina informazioa, esan denez, laburtu beharrean berrantolatu egin da eta sarritan itzuli. Beste iturriak honakoak dira: Eibarko hiztegi etnografikoa tik (S. BASAURI et alii, 2003) 2.677 sarrerarako informazioa jaso da (bai sarrera berriak ezarri direlako, bai sarrera zaharrei adibideren bat edo bestelako argibideren bat gehitu zaielako); N. ARETA ren tesitik (2002) 1.010 sarrerarako (idem); osterantzeko iturriak: J.A. ARGOITIA, N. AZKARATE, X. GEZURAGA (1995); R.M. AZKUE; S. BASAURI; I. LASPIUR; A. NARBAIZA; V. OLAVE; J. SAN MARTIN; M. SANGRONIZ; A. SARASUA; L. ZENARRUZABEITIA.Denera, horrenbestez, ia euskarazko 12.200 sarrera daude lan osotu honetan. Gaztelerazko baliokideak ere jorratu dira; eta hori da edizio berri honen ekarri handietariko bat, gaztelera euskara aurkibidea ere baduelako. Orain arteko Eibarko lan lexikografiko gehientsuak euskara erdara norabidekoak izan dira (Lexikoia bera ere bai), eta hutsune hori gainditu nahi izan da Eibarko euskararen erabilera eta zabalkundearen mesederako. Izan ere, gazteleratik abiatuta 19.500etik gorako berba, lokuzio eta abar aurki daitezke. Argiago azaltzeko, guk erabilitako fitxa teknikoa eta adibide bat ezarriko dugu hemen. Dena den, ez dago guk moldatu dugun eskemako atal guzti guztietarako informazioa duen berbarik, batzuk aberatsagoak dira, eta beste batzuek baliokidea daukate bakarrik. Tartean, denetik dago. FITXA TEKNIKOA: SARRERA. NORMALIZATUTAKO PAREKO FORMA KATEGORIA GRAMATIKALA. IZEN ZIENTIFIKOA BALIOKIDEA(K) (pareko gaztelerazko berbak). DEFINIZIOA ERDARAZ + DEF. EUSKARAZ. ADIBIDEA(K). ADIBIDEAREN ITZULPENA(K) ITURRIA(K) . ALDAERA(K) , , . JATORRIA . ERABILERA . SINONIMOA(K) , . ANTONIMOA(K) , . BESTELAKO HITZEKIN HARREMANA , . IKUS , . OSTERANTZEKO INFORMAZIOA . 1. ESAERAK... BALIOKIDEA(K). . EUSKARAZKO AZALPENA. IT. . ALD. , . JAT. . ERAB. . SIN. . ANTON. . IK. . ¿ 2. ESAK. BALIOK. . EUSK. AZALP. IT. . ALD. , . JAT. . ERAB. . SIN. . ANT. . IK. . (...) ADIBIDERAKO: EUKI (EUKITZE) eduki Ad. Poseer, tener. Sintetikua da. Ezertarako be ez dauka adolerik. / Gura neban danak agurtzia, baiña ez neban euki denborarik. No tiene aliño para nada. / Quería despedirme de todos, pero no tuve tiempo. It. TE, EEE. Erab. gerokua "euko" egitten da gehixenetan, gaztenak "eukiko" be esaten daben arren (baitta TE k berak be). 1. Ojo eukixok horri! "Frase festiva con que se recomienda a un pícaro" (TE, 587). Ojo eukixok horri, Anton! 2. Miña geldi(rik) eukitzeko ez izan. (EEE). "No tener pelos en la lengua; no cortarse unpelo". Andria ez zan mutua; baiña gizonak be mingaiña ez eban geldirik eukitzeko. (EEE). Beti gogoan eduki behar dira lan osotu honen helburuak, eta Eibarko euskara bera sakon ezagutzea nahi duenak iturrietara bertara jo beharko du, benetako hizkuntzalaritza egin nahi badu behintzat. Horretarako, interesa daukanari laguntzeko, fitxa guztietan iturriaren informazioa sartu dugu, It. letren ondoan; adibideetan ere adierazi egin dugu nondik hartutakoak diren. Horregatik, gaur arteko herri berbetaren erreferente lexikografiko lexikologiko osoena izango du esku artean hau erabiltzen dukeenak. OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA ARETA, N.: 2002: Eibarko euskara. Morfologiako alor baten azterketa: izen sintagmaren deklinabidea, adjektibo sintagma eta adberbio sintagma, Deustuko Unibertsitatea, argitaratu bakoa ARGOITIA, J.A.; AZKARATE, N.; GEZURAGA, X.: 1995: Eibarko euskeraren esakerak eta bestelako berezitasun batzuk, Eibar; Eibarko Udala, Euskara Batzordea (goiko adibidean EEE legez ipini dugu) BASAURI, S.; et alii: 2003: Eibarko hiztegi etnografikoa, Eibarko Udala EIBARKO UDALA: 2002: Eibarko hiztegi orokorra, oraindik kaleratu bakoa ETXEBARRIA, T.: 1998: Flexiones verbales y lexicón del euskera dialectal de Eibar. Juan San Martinen gehigarrixagaz, Oñati, Eibarko Udala, Euskara Batzordea (3. arg.) LARRAÑAGA, R.; ALUSTIZA, N.: 1996: El grabado en Eibar. Nuestros grabadores, Eibar; Eibarko Udala / Ayuntamiento de Eibar, Ego Ibarra Batzordea "Ego Ibarra, 18" LASPIUR ZABALA, I.: 1999: Eibarrera jatorraren bidetik, Oñati, ...eta kitto! Euskara Elkartea NARBAIZA, A.: 2002: 2002: Akilino Amuategi (1877 1919). XX. mende hasierako mitinlari sozialista euskalduna, Astigarraga, Ego Ibarra "Eibarko Kuadernuak, 2" SAN MARTIN, J.: 1976: "Léxico técnico empleado en la industria técnica eibarresa", III Semana de Antropología Vasca 1973 Bilbao, II bol. (375 381 or.) Nerea Areta Azpiri, "Eibarko Hiztegi Orokorra" ren moldatzailea Euskonews & Media 213. zbk (2003 / 06 / 6 13) Euskomedia: Euskal KulturInformazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria