207 Zenbakia 2003-04-11 / 2003-04-25

Gaiak

Bitoriano Gandiaga Oteizari

GANDIAGA, Bittoriano

Bitoriano Gandiaga Oteizari Bitoriano Gandiaga Oteizari Bitoriano Gandiaga Oteitzari baietza Nik ez dut orain idazten paper saskirako baizen, agian, noizbait, zeozer. Zer paper saski ta sasko? Euskalerri ez al dago paper saski, hutsik asko? Entzun nuenta pentsatu Herriak nindun ikutu. Herriak eta egiak guztiok behar baikaitu. Tailer batean nengoan, Oteitza baten ondoan. Hitzak apalki entzun nizkion ta asmo bat hartu beroan: Agintzen dizut, egia, idazten dudan guztia tailer hontara jasoko dizutk. Gaurtik hemen dut saskia. Oteitzaren eskaritik herriarenak entzunik, iratzarri naiz jadanik lotan nengoen paper saskitik Banatorkizu, Oteitza. Bete nahi dizut nik hitza. Idatzi ditudan hauek inon utzi ahal banitza... Eskaiola ta buztina, lan garra ta zipristina... Irudi busti nimiñoz dago bereizi didan izkina. Den hau egia ote den, inor zalantzan baledi, Pelay Orozkok badaki. Bittoriano Gandiaga (Argazkia: Lamia) Jorgek minez egin zuen lan Tiriki, tauki, tauk mailuaren hotsa. Tirki, tauki, tauki mailuaren hotsa. Hamasei harri lantzen ari da Oteitza. Ai, oi, ai, ari da Oteitza. Tiriki, tauki, tauki, mailuaren hotsa. Tiriki, tauki, tauki, mailuaren hotsa. Mailua penazkoa harria gau beltza. Ai, oi, ai, harria gau beltza. Tiriki, tauki, tauki, mailuaren hotsa. Tiriki, tauki, tauki, mailuaren hotsa. Etsipen kolpe bat da ukaldi bakoitza. Ai, oi, ai, ukaldi bakoitza. Arantzazu. Flash labur bat ZERUAN, izarra, gaillen ta bakarra, arkaitzean torre luze ta lakarra, eta Udaberri goiz, ta Arantzazu alai eta uren marmarra... T’elorriak zuri ta aidez loreen usai argi ta txikarra. Ta, ikuspen bat legez, ona ta ukikorra, arriz egindako Andra Mari zaarra. RIEV, 41. alea, 1996, 253, 256 eta 258 or. Euskonews & Media 207. zbk (2003 / 04 / 11 25) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria