euskobooks Eleria. Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria 9 Egilea: Altzelai Uliondo, Igone et al. Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza Orrialde kopurua:148 . ISBN:1137 1951 Ezaugarriak: Eleria aldizkari juridikoaren ale berri honek lau ikerketa lan mardulekin zabaltzen du bere edukia. Horrela, Igone Altzelai Uliondok Joint venture edo elkarren arteko enpresen kontrola, lehia babesten duen Zuzenbide Komunitarioan aztertu du, Jon Mirena Landa Gorostizak Adingabea Zuzenbide Penalaren aurrean: 5/2000 Legearekiko hurbilketa kritikoa; Ixusko Ordeñana Gezuragak Ingalaterran eta Galesen epailetzara sarrera; eta Ana Isabel Pérez Machíok Osotasun moralaren babesa: tratu apalesgarrien, torturaren eta osotasun moralaren kontrako atentatuen tipikotasuna. Bestetik, Jose Luis Mendoza Peñak Euskararen egoera juridikoa Nafarroan izan du aztergai, eta Imanol Trebiño Barruetabeñak Administrazio zibilean euskaraz sortutako dokumentazio historikoa. Elkarrizketen atalean, Estatu Batuetako legelaririk ospetsuenetarikoa den Lori B. Andrews ekin mintzatu gara gaurkotasun osokoa den Giza Genetikaz. Kronikei dagokienez, berriz, hiru libururen berri ematen zaigu: Joxe Mari Aizega Zubillagak Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren fiskalitatea liburua aurkezten digu; Patxi Etxeberria Guridik Prozedura Zibileko Lege berria; eta Jon Mirena Landa Gorostizak Zigor kode elebiduna. Eta Zuzenbideko Klasikoen sailean, berriz, Lawrence Friedman en XX. mendeko Zuzenbide amerikarra dugu irakurgai Joxerramon Bengoetxea irakaslearen eskutik Euskara biziberritzeko plan nagusia = Plan general de promoción del uso del euskera Egilea: Hainbat Argitaletxea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Orrialde kopurua: 85 ISBN: 84 457 1414 7 Ezaugarriak: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia hizkuntzaren normalizazioa eskuratzen jarraitzeko plan estrategikoa da. Plan estrategiko hau ez da dokumentu itxi eta aldaezina, irekia eta etengabe egokitzeko sortua baizik, herrigintzan eta gizartegintzan diharduten sektorejeta taldeen ekarriek aberastuko duten neurrian eguneratzen joango baita. Plan honek Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politikaren ildo nagusiak erabakitzeko, foru aldundiek eta udalek bideratu ohi duten euskararen aldeko sustapen politika gidatzeko eta euskalgintzan diharduten elkarte, talde eta erakundeekiko elkarlana bideratzeko oinarrizko erreferentzia eta tresna izan nahi du. Hezkuntzaren normalkuntza Egilea: Lore Erriondo, Xabier Garagorri Yarza, Xabier Isasi Balanzategi Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea Orrialde kopurua: 297 ISBN: 84 86967 96 1 Ezaugarriak: Elebitasun/elebiduntasuna (hizkuntza prestasuna) eta euskal curriculumaren arazoak hezkuntzaren normalkuntza bidean, maila teorikoan zein praktikoan, jorratzeko asmoz argitaratu da liburu hau. Gaur egun horren entzunak diren euskal curriculuma, testuliburuen auzia eta normalkuntza bezalako gaiei zuzen zuzenean heldu nahi izan zaie. Beste gai batzuk, hizkuntza prestasuna, hizkuntzen arteko ukipen egoera edota elebiduntasuna bezalakoak, maila apalagoan geratzen dira. Gaurko euskara estandarraren abiapuntutik bertatik hasita, duela hogeitamar urte, estandarizazio prozesua, hizkuntzaren jabekuntza, hizkuntza estatusa eta euskal hezkuntzaren eraketa eta hedapena, besteak beste, euskaltzale, irakasle eta ikertzaile askoren kezka izan dira eta dira, horregatik, kezka nabarmen horiek aztertu nahi izan dira. Hedabideetako Euskara Egilea: Gorka J.Palazio Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen Zerbizua Orrialde kopurua: 153 ISBN: 84 7585 515 2 Ezaugarriak: Euskararen erabileran kazetari euskaldunek eduki ohi dituzten arazoak aztertzea, kazeta hizkerari buruzko hausnarketa egitea eta Agustin Zubikarai kazetari ondarrutarrari omentzea izan dira liburu hau argitaratzearen hiru kariak. Gizartean kazetariek duten betebehar garrantzitsua kontuan izanda, hedabide edo komunikabide ezberdinetan erabiltzen den euskara miatzeko aukera izan da argitarapen hau. Kazetaritza jakintza alorreko profesional etaikasleek zeregin handia dute euskararen beraren bilakaeran. 12 adituek idatzitako hausnarketak biltzen ditu liburuak. Euskonews & Media 201. zbk (2003 / 02 28 / 03 07) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.