183 Zenbakia 2002-10-11 / 2002-10-18

Efemerideak

1915eko urriaren 12an jaio zen Jesús Galíndez Suárez, Arabako legegizon, idazle eta politikari abertzalea / El 14 de octubre de 1928 nació en Portugalete el pintor Fernando Samperio Manso / 1821eko urriaren 16an jaio zen Egilaz-en (Araba) Juan Diaz de Garayo "Sacamantecas"

Efemerideak: 2002 / 10 / 11 18 1915eko urriaren 12an jaio zen Jesús Galíndez Suárez, Arabako legegizon, idazle eta politikari abertzalea Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Amurrion jaio zen 1915ean eta Panaman hil 1956an. Jose Antonio Aguirre lehendakariaren laguntzaile hurkoa. Madrilen egin zituen zuzenbideko ikasketak, bere aitaren heriotzaren ondorioz han bizi baitzen bere familiarekin. 1932 geroztik EAJ PNV ko kide zen eta gara hartan Eusko Ikaskuntzak Donostian antolatzen zituen Uda Ikastaroetara maiz joaten zen. Gerra Zibilaren garaian erbesteratu zen. Dominikar errepublikan 6 urte eman zituen eta gogor erasi zion Trujillo diktadoreari. Horren ondorioz, Estatu Batuetara alde egin behar izan zuen, bertan Euzko Jaurlaritzako ordezkari izanik 1946 1956 bitartean. 1956 urtean desagertu egin zen, dirudienez, Trujillok bahitu eta hil zuen. Liburu eta artikulu asko eta asko idatzi zituen, zuzenbidearen eta historiaren gainean bereziki: Fantasias y realidad entorno a las Juntas Generales Vascas (1934), La aportación vasca al Derecho Internacional (1942), Principales conflictos de leyes en la América actual (1945); El derecho vasco (1947). Filosofian doktoretza tesi garrantzitsua idatzi zuen La era de Trujillo: un estudio casuístico de dictadura hispanoamericana, arazo ugari ekarri zizkiona. Elkarte askotako kide eta bultzagile izan zen eta hitzaldi asko eman zituen. Informazio gehiago nahi ezkero: El 14 de octubre de 1928 nació en Portugalete el pintor Fernando Samperio Manso Fuente: Enciclopedia Auñamendi Cuando tenía seis años se trasladó con su familia a Bilbao. Cursó estudios de aparejador en la escuela de Arquitectura de Barcelona. Su afición a la pintura fue introducida por su padre, que era un gran aficionado. Se inició frecuentando el mundillo de los pintores de José Luis Pérez Díez, Agustín Ibarrola, Ismael Fidalgo, etc. Ha participado en multitud de exposiciones tanto individuales como colectivas en Bilbo, Gasteiz, Donostia, Madrid, Bermeo, Córdoba, y endiferentes pueblos de la geografía de Bizkaia. Ha recibido diversos galardones, y de entre sus obras destacan: Akelarre, Bodegón, Campesinos, La ría de Bilbo, Baztán, Figuras, etc. Su obra se encuentra dispersa en diversas colecciones particulares. "Campesinos" "Mondragón" 1821eko urriaren 16an jaio zen Egilaz en (Araba) Juan Diaz de Garayo "Sacamantecas" Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Auñamendi Juan Diaz de Garayo Ruiz de Argandoña. Arabar Lautadako emakumeen hiltzaile famatua XIX. mendean. Laboraria eta morroia izan zen Lautadako Agurain, Alaiza, Izartza, Okariz eta Añua herrietan. "Zurrunbona" ezizeneko alargun batekin ezkondu zen lehendabizi eta gero bertze hiru aldiz berrezkondu zen, guzietan zorigaitzean. 13 eta 55 urte arteko sei emakume hil zituen, bortxatuak izan ondoren. Bertze lau hilketa erratu egin zituen ustekabean. Justiziak harrapatu zuenean urkatua izan zen, Gazteizko Polborinean 1880 urtean. Bere zerebroa gorde egin zuten eta mediku jakintsuek ikertu zuten Gasteizen eta Madrilen. Azterketa sakonen ondoren ikusi zuten ez zela eroa, hiltzaile arrunta baizik. Lehen, izua datorrela, mamua heltzear dela edota kontuz ibiltzeko erran nahi zenean El Sacamantecas datorrela esaten ohi zen. Terrorezko nobela eta zinemak ere dedikatu zizkioten obra batzuk, "Cuerda de presos" deritzan filma esate baterako haren historian oinarritzen da. Euskonews & Media 183.zbk (2002 / 10 / 11 18) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria