176 Zenbakia 2002-07-19 / 2002-07-26

Euskobooks

Euskobooks

euskobooks Jean Baptiste Harambillet Joueur de légende Egilea: Bernard Erviti Argitaletxea: Atlantica Ezaugarriak: Dominique Boutineauk dionez, Jean Baptiste Harambilleten kirol karreraren datuak idatzirik biltzea, lan neketsua bezain beharrezkoa da euskal pilotaren historia osoagoa izateko. Jean Baptiste Harambillet hiru pilotalekuetan (trinketa, ezker pareta eta plaza laxoa) luzaroan goi mailan aritutako pilotaria zen. Lehiaketa oroetan aurkakoa ondo aztertuz, kontu handiz prestatzen zituen desafioak. Borondatearen eredua zen. Partida guztietan kementsu eta adore guztiz jokatzen zuen garaipena lortu arte. Bernard Erviti dugu liburuaren egilea. Harambilleten izakeraren ezaugarri garrantzitsuen azterketa azaldu ondoren, Ezpeletako txapeldunaren partida eta lorpen nagusien urtez urteko kronika eskeintzen digu. 1930 1961 urteetan kokatzen da pilotari handi honen garai luzea. Liburua pasadizoz beterik dago, baina guztien gainetik bat azpimarratuko nuke, 1944. urtean, Gros pilotalekuan Atano III. aurkako partidarena hain zuzen ere. Munduko txapelketa jokoan zen. Pilotariak berotu ondoren, epaileak bildu zituen sakearen zozketa egiteko. Atano III. gerriko gorriz jantzirik eta Harambillet gerrikorik gabe. Epaileak txapa airera bota eta Harambilleti keinu egin zion. Honek "gorri" esan zuen eta horrela suertatu zen, eta honezkero hasia zen eztabaida. Atano III. gorriz jantzia zela argudiatuz sakea berea zela eskatzen zuen. Haranbilletek berriz, berak aukeratua zuela kolorea... zorionez ekaitza baretu ondoren txapa berriro botatzea erabaki zen. (Artikulua Mutxo! aldizkariaren 17. zenbakian argitaraturik dago) La memoria de un pueblo Egileak: Varios Argitaletxea: Dolmen Ediciones, Santiago de Chile Orrialde kopurua: 156 Ezaugarriak: La idea de este trabajo es dar a conocer y explicar de donde nace, como se desarrolla y crece la idea de un pueblo con conciencia de si mismo, no mejor ni peor que otros, pero que tiene y debe seguir teniendo conciencia de su pasado y futuro, desi mismo y su relación con los demás. Un trabajo realizado desde Santiago de Chile. Archivo Municipal de Elgueta (1181 1520) Egileak: Mª Rosa Ayerbe Iribar, Javier Elorza Maiztegi Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza Orrialde kopurua: 318 ISBN: 84 8419 939 8 Ezaugarriak: Se recoge en este volumen la transcripción de 96 documentos conservados en el Archivo Municipal de la villa de Elgueta, abarcando un arco cronológico que va de 1181 a 1520. La mayoría de dichos documentos corresponden al devenir histórico de la villa, tras su fundación en los campos de Maya por Alfonso XI en 1335. No obstante, ofrece también documentos de gran interés para Guipúzcoa y las provencias vecinas de Álava y Vizcaya. Más información: VESTIGIOS Patxi Cobo Testua: Rosa Olivares Argitaletxea: Ongarri Orrialde kopurua: 96 ISBN: 84 931731 8 5 Ezaugarriak: Vestigios izeneko liburu honek Patxi Cobok (Ortuella, 1953an jaiotakoa) azkenengo hogei urteetan zehar Bizkaiko meatzaldean (Zugaztieta, Gallarta eta Ortuella) egin dituen eta argitaratu gabe dauden argazkien aukeraketa erakusten digu. Ohitura den bezala testu batez osatzen da liburua. Kasu honetan, Rosa Olivares "Exit" aldizkariko zuzendariak egin du testu eder bat. Paisaia basatiak dira Cobok eskaintzen dizkigunak, berpizten ari den eta inguruko guztia estaltzen duen natura sutuaren zatiak. Baina irudi abstraktuak ere badira; egilearen biografiaren oroitzapenak dira. ONOMASTICON VASCONIAE 22 ERMUA EITZAGA LEKU IZENAK GEURE IZANAREN BARRENA Egilea: Fernando Aranberri Odriozola Argitaletxea: Euskaltzaindia Orrialde kopurua: 483 ISBN: 84 95438 04 6 Ezaugarriak: Fernando Aranberri Odriozola 1971an Ermuan jaioa, Euskal Filologian lizentziaturik eta egun euskara teknikaria. 1996an Ermua eta Eitzako euskara ikerketa liburua plazaratu zuen. Orain Ermuko ondareko beste altxor bat ekartzen digu, leku izenak, hain zuzen. Lekua eta izena uztartzen diren ikerketa honetan, gure izanaren barrenean urratsa ematera gonbidatzen gaitu. Euskonews & Media 176.zbk (2002/ 7 / 19 26) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria