170 Zenbakia 2002-06-07 / 2002-06-14

Efemerideak

1903ko ekainaren 8an María Dolores Agirre jaio zen Errezilen / El 10 de junio de 1906 falleció en Bilbao Anselmo Guinea y Ugalde, uno de los más destacados artistas de pintura moderna vasca / Ekainak 13an, Urkiolako santutegian erromeria ospatzen da, Paduako Antonio deunaren eguna dela eta

Efemerideak: 2002 / 6 / 7 14 1903ko ekainaren 8an María Dolores Agirre jaio zen Errezilen Iturria: Bidegileak 9.liburuxka Oso gazterik inguratu zen Donostiara maistra ikasketak egitera, baina sekula ez zen umeen maistra izango. Donostian, Euskal Iztundearen taldera inguratu zen, Toribio Alzagaren ondora bilduz. 1941ean hil zen Alzaga eta hortik aurrera, Maria Dolores Agirre izango zen Euskal Iztundearen buru eta arima. 1953. urtean, beste donostiar batzuen laguntzaz, Izkunde ikastola berriro zabaldu zuen (gerra zela eta itxita egon zen) eta han, 16 urtetik gorakoei euskara irakatsi zien erretiratu arte. Irratsaioak egiten zituen euskaraz Basarri, Oñatibia, E. Zurutuza eta beste hainbatekin. Euskal Iztundeak gerraurreko teatro dinamika berritu eta Frankismoko urte latzetan antzerkiaren zuzia pizturik mantentzea lortu zuen, eta hau, hein handi batean, María Dolores Agirreren lan izugarriari esker. Sorkuntza antzez lanak: Aukeraren maukera, azkenian...okerra bakarrizketa, Alzagaren Ramuntxo, Aun dek maltzurkeria... Itzultzaile bezala egin zituen lanik gehienak eta oparoenak: García Lorcaren Yerma (Iturri agor deitu zion); H. Gheon en Lourdesko lorea; Tagoreren Amal, Casonaren Txalupak jaberik ez eta Irugarren hitza, Lozanoren Oriko txoria Orin, edota Michale V. Gazzo ren Txapela bete euri, Calvo Soteloren Etzan ate joka etorri; Lopez Rubioren Beste ertza; Guerreroren Iparragirre; Buero Vallejoren Ilumpe goritan eta Pio Barojaren Altzateko jaun. Perfekzionista zen estreinaldi eguna arte bere taldeko zuzendari moduan eta lan egiteko, orduak lapurtzen omen zizkion loari. 94 urte zituela, 1997ko abuztuan zendu zen. El 10 de junio de 1906 falleció en Bilbao Anselmo Guinea y Ugalde, uno de los más destacados artistas de pintura moderna vasca Fuente: Enciclopedia Auñamendi Pintor vizcaíno, nacido en Abando (Bilbao), el 1 de abril de 1854, y murió en Bilbao, el 10 de junio de 1906. Estudió en la Escuela Especial de Pintura, Escultura y Grabado de Madrid, y en el estudio tallerde D. Federico de Madrazo. Fue profesor de la Escuela de Artes y Oficios de Bilbao, realizando un viaje a Roma para perfeccionarse y estudiar las técnicas antiguas. Concurrió en Madrid a las Exposiciones Nacionales de Bellas Artes en los años 1884, 1895, 1897 y 1899. Celebró otras exposiciones en Bilbao (1882, 1894) y tomó parte en la Exposición Internacional de Barcelona en 1890 y en la exposición convocada por el Museo Municipal en 1898, en la misma ciudad. Viajó por diferentes naciones europeas. Premios obtenidos: Medalla de Oro en la Exposición Provincial de Vizcaya (Bilbao, 1882); Medalla de tercera clase en la Exposición Nacional de Bellas Artes (Madrid, 1884) y Segunda Medalla en la Exposición del Museo Municipal de Barcelona (1898). Aparte de sus numerosas obras pictóricas decoró varios edificios públicos como la Diputación de Vizcaya (frescos) y residencias particulares como la de Sota (Ibaigane). Sus obras se encuentran en varios museos y en colecciones particulares. Puente de Roma", obra de Anselmo Guinea y Ugalde. Museo de Arte Moderno de Bilbao. Cuadros más destacados: Puente de Roma, propiedad del Museo de Bellas Artes y Arte Moderno, de Bilbao; Idilio, Responso, Pascua florida, Coro, Un centinela, La sirga, El mendigo, La Jura de Juan Zuria, ¡Cristianol, El Abra, Gente, Salvamento, Lekeitio, Pareja charlando, Salida de la Procesión, Zorrozaurre, Paseo en barca, Antón, el de los cantares, Inter Pocula, Salladores, Conferencia sobre el vino, Abordaje, Recuerdos de Capri, Marinero de Capri, Herzegovina, El matrimonio de un Faraón, San Vicente mártir, Regreso de la fiesta, La vuelta de la Madona y Primavera. Guinea es uno de los patriarcas más destacados de la pintura moderna vasca. Fue un magnifico dibujante, como Guiard, y también dominó el escorzo, los colores diáfanos y transparentes, las expresiones serenas casi melancólicas de las gentes vizcaínas que retrata. Ekainak 13an, Urkiolako santutegian erromeria ospatzen da, Paduako Antonio deunaren egunadela eta Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Urkiolako santutegiaren jatorria IX. mendean egon daiteke Antonio Abad deunarekin, hala esan zigun Joseba I. Legarzak, santutegiko abadeak. Tradizioak esaten du Paduako Antonio, Antonio Abad deunaren baselizara heldu zela,bertan meza egin eta gaua pasa zuela. Paduakoa santu egin zutenean Urkiolako patroiaren ondoan jarri zuten. XIII. mendean bi santuak ditugu santutegiko buru. S. Antonio Abad baserritarren eta abereen zaindari da eta S. Antonio Paduakoa, behartsu eta txiroena. Urkiolara erromeria, Abadiño, Bizkaia, 1912ko ekaina. Zaila da, bada, tradizio honen hasierari data zehatz bat jartzea. Urkiolako erromeria Euskal Herriko garrantzitsuenetako bat dela dakigu XIX. mendeko kronistek dioten lez; Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroatik joaten baitziren erromesak. Debozio handiko baseliza da. Urtarrilak 17an ospatzen da S. Antonio Abad eta ekainak 13an San Antonio Paduakoa, jai, dantza eta guzti. XVI eta XVII. mendeetan madarikatu eta sorginduei bedeinkatzen zitzaien. Gero, San Antón i semeak eskaintzen zitzaizkion, urtea bete baino lehen, bere alde bedeinkapena eskatuz. Beste batzuetan, pelegrinazioak egiten ziren, guda, lehorte eta epidemietaz babesteko. Asko izan zira senargai edo emaztegai eskaerak, honako kopla honen jatorri: "Neska zarrak joaten dira Urkiolara, Urkiolara Santuari eskatzera senar on bana, senar on bana, konbeni bada. Satuak esaten die, buruakin ez, buruakin ez zergaitik lehenago akordatu ez, akordatu ez, orain batere ez" Euskonews & Media 170.zbk (2002 / 6 / 7 14) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria