Talk show: telebistako generoen errege Talk show: telebistako generoen errege "Esta es mi gente", Euskal Telebistako talk show a * Erica Grandes Mateos Gero eta gehiago dira jende arruntaren gertaerak edota esperientziak gai nagusitzat hartzen dituzten telebistako saioak. Horretaz konturatzeko telebistako parrilari begiradatxo bat besterik ez diogu bota behar: Antena 3 ko "Sabor a ti", "Noche y día", "Como la vida" bezalako programak; TVE 1 eko "Digan lo que digan", "Así son las cosas", "Ésta es mi historia" bezalako programak; Tele 5 eko "Hablando se entiende la basca", "Hablando se entiende la gente", "Las tardes de Ana" bezalako programek telebistako parrilaren ordu kopuru esanguratsua bete dute eta, aldi berean, telebistako mila ikusleri lagundu diete. Baina, telebistan, badaude genero hau zehazki eskaintzen duten programak ere, ETB 2 ko "Esta es mi gente" saioa, esate baterako. Frantziako zein Latinoamerikako kateetan ere gauza bera gertatzen da "C´est mon choix" eta "Laura" saioekin, hain zuzen. Eta zer esanik ez zenbait irratitako saiotan, non genero hau gehiago ematen den: SER kateko "Hablar por hablar", RNE ko "Cita con Pilar", COPE ko "Juntos en la noche" edota Euskadi Irratiko "Las noches de Ana" bezalako programak adibide argiak dira. Beraz, saio hauek telebistako kate pribatu zein publikoetan, estatu mailakoetan zein autonomikoetan lortu duten garrantziak bultzatu ninduen hauek aztertzera, batez ere Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Rosa M. Martín Sabarís irakasleak, Irrati eta Telebistako lanbide tartekaritza izeneko ikasgaiaren barruan, igorlearen soziologiaren ikuspuntutik telebistako saio baten produkzio prozesuaren ikerketa bat egitea proposatu zigunean. Telebistako parriletan talk show en agerpen ugari hauek ikerketarako objektu erakargarri bihurtu zituzten. Horregatik, talk show bat aurrera nola eramaten den kasu honetan, ETB 2 ko "Esta es mi gente" eta programa hauek dituzten jarraibideak aztertzea izan dira egindako ikerketarenhelburu nagusiak. Hau guztia saio honetako erredakzioan oinarritutako landa lan batetik abiatuta egin nuen, Gipuzkoako hiriburuan dagoen Euskal Telebistako estudioetan, Miramonen hain zuzen. Behaketa eta elkarrizketa sakonetan oinarritu zen lan hau, eta prozesu osoa hartu zuen aintzakotzat. ETB 2 kateak pantailaratzen duen talk show saioak "Esta es mi gente" izena du 3 KOMA 93 Produktoraren saioa da eta garai horretan Patricia Gaztañagak aurkezten zuen. Gaur egun ere astelehenetik ostiralera, zuzenean, prime time ordutegian 20:00 etatik 21:00 ak arte Izaro Iraetak aurkezten du. Bertan gonbidatu batzuk borondatez elkartzen dira eta gai zehatz baten inguruan haien bizitzekin zerikusia duten gertaerak kontatzen dituzte. "Esta es mi gente" ren erredaktoreak programako erredakzioan lan egiten. Egiaztatu ahal izan da telebistako ikusleek eta kazetariek (erredaktoreek, gidoilariek, produkziokoek, etabarrekoek) modu desberdinetan ikusten dutela "Esta es mi gente"; telebistako ikusleak, esaterako, etxera ailegatzen denean, telebista pizten du eta "Esta es mi gente" ikusten geratzea erabakitzen badu, bospasei pertsona zerbait kontatzen besterik ez du ikusten. Beharbada, interesa diezaioke; era berean gerta daiteke aspergarria iruditzea. Baina ikusleak solasaldi lasai eta sinpletzat hartzen duenak produkzio prozesu konplexua du atzean. Ikusleak ez du imajinatzen programa honen atzean dagoen lana, gonbidatuak ekartzeko zein irizpide erabili diren eta agian pentsatuko du aurkezlea dela eginkizun guztiez arduratzen den bakarra. Saio hau egiten duten profesionalak, ordea, programa hauek dituzten jarraibideak ahalik eta ondoen jarraitzen saiatzen dira. Haien esku dagoen guztia egiten dute telebistako ikusleen arreta bereganatzea lortuko duten gonbidatuak bilatzeko. Kazetariek prestatu duten programa azkenean emititzen denean batzuetan erlojuarekin borrokan gonbidatuen ustekabekotasunagatik ongi betetako lanak sortzen duen atseginez ikusten dute programa egun bateko lan luze batenondoren sari txiki bat bailitzan. Lanaren antolaketari buruz hitz egin behar denean banaketa bat egin daiteke. Alde batetik erredakzioan burutzen den lana dago eta, bestalde, talde teknikoarena. Bata zein bestea garrantzi berekoak dira programa honen ekoizpenerako. Zentralita, hor zenbait erredaktorek programaren emisioan zehar egiten diren deiak jasotzen ditu. Erredakzioan lana 30 urte gainditzen ez duten kazetari gaztek aurrera eramaten dute. Hauen artean zuzendaria, zuzendariordea, aurkezlea, hamar erredaktore zortzi emakumezko eta bi gizonezko aztertutako epean , bi gidoilari, produkzioko bi pertsona eta bekaria bat aurkitzen ditugu. Hauetako bakoitzari zeregin desberdin bat egokitzen zaio baina denek helburu berdinarekin: Telebistako ikusleen arreta bereganatzea lortuko duen programa bat aurrera eramatea. Zuzendaritza zein zuzendariordetza gaiak proposatzeaz eta antolaketaz arduratzen dira. Gaien aukeraketarako gaurkotasuna eta publikoaren interesa pizten dituzten irizpideak erabiltzen dira. Erredaktoreak dira gai baten inguruan haien esperientziak kontatzera programara etorri behar duten gonbidatuak bilatzeaz arduratzen direnak; horretarako jadanik duten agenda erabiltzen dute, nahiz eta beste iturri mota desberdin batzuk ere erabili ( programaren emisioan zehar telebistako ikusleek egiten dituzten deien artxiboak; egunkariak; telefono gidak; lagunak edo antzeko programetara joan diren gonbidatuak). Produkziokoak, ordez, platora etorri behar duen publikoa bilatzeaz eta antolatzeaz arduratzen dira, baita publikoak eta gonbidatuek zein motatako garraioa erabili behar duten bilatzeaz ere. Produkziokoei aurreko programan zein audientzia indizea lortu duten jakitea ere badagokie. Programan dauden bi gidoilarien zeregina aurkezleak gonbidatuei elkarrizketak egiteko erabili behar duen gidoia idaztean datza. Horretarako erredaktoreek pasatzen dizkieten gonbidatuen fitxetan haien istorioak dituztenak oinarritzen dira. Aurkezlea programa gidatzearen arduraduna da. Gonbidatuakelkarrizketatzeko garaian ez du gidoia zehatz mehatz jarraitzen, izan ere, askotan gonbidatuek ematen dituzten erantzunek ahalbideratzen dute gidoian agertzen ez diren galderak egitea. Kontrol gela non errealizadoreak eta bere laguntzaileek lan egiten duten. Talde teknikoa errealizadoreak, errealizadore laguntzaileak, argiztapen buruak, argiztapen laguntzaileak, soinu buruak, soinu laguntzaileak, artezleak eta kamarek osatzen dute. Hauek guztiak dira programa baldintza onenetan emititzeaz arduratzen direnak, plano, soinu eta argi onenekin, baita koordinazio onenarekin ere. Lanaren antolaketa ikusita, programan jorratzen diren gaien aukeraketari dagokion guztia kontutan hartu behar dugu orain. Gertatzen dena da, beharbada, gai on baten aukeraketa eta gai horren trataera egokia egitea programa baten arrakasta lortzeko bi faktore esanguratsuak direla. Gakoa horrela esatearren gai on bat zer den zehaztean eta gai hori nola jorratzean datza. Mauro Wolf ek biltzen dituen albiste balore batzuk oso barneratuta dauzkate kazetariek, eta hori errutina profesionalak besterik ez du lortzen. Albiste baloreak garrantzi handiko irizpideak dira eta kazetariak hauek aplikatzen ditu albisteren bat publikatu behar duenean gonbidatu bat aukeratu behar denean, gure kasuan . Albiste baloreek kazetaria garrantzitsuena azpimarratzera bideratzen dute edo azpimarratu behar ez denera . Balore hauek ez dira mementuro erabiltzen,ohiko modu batean agertzen dira produkzioa errazteko; modu azkar batean ia automatikoki erabiltzen eta aplikatzen dituzte. Gainera albiste baloreak denborarekin aldatzen joaten dira, gizartearen ohituraren garapenarekin batera. Egunero emititzen den "Esta es mi gente" bezalako programa batean, eta Mauro Wolf en sailkapenari jarraituz, albiste baloreak honako puntu hauetatik abiatuz deribatzen dira: Gaien ezaugarri substantiboak, haien edukinekin erlazionatuta: haien artean, bere garrantzia, bere ondorio sozialak, bere bitxitasuna, inplikatutako pertsonen gradu etamaila ... Produktua: Gertaera edota testimonio bat zenbat eta harrigarriagoa izan gero eta aukera gehiago izango du aukeratuta izateko. Horrela, eta programako erredaktore batek komentatzen zuenez, audientzia indize on bat lortzeko asmoarekin, batzuetan gai morbosoak jorratzen dituzte, "jende askori gustatzen zaiola" ematen duelako. Komunikabidea: Gai batek aukera gehiago ditu emititua izateko komunikabideak ahalegin gutxi egin behar badu. Publikoa: Gaia modu desberdinean jorratu daiteke programa zein motatako publikoari zuzentzen den kontutan hartzen bada (gaia erabat desberdin batean jorratzen da publiko gazteari edo helduari zuzentzen bazaie; berdina gertatzen da emakumezko edo gizonezkoei zuzentzen bazaie). Konpetentzia: Oso garrantzitsua da antzeko programetan beste kateek zer egiten duten jakitea. Gonbidatuen aukeraketari dagokionez honako faktoreak kontutan hartzen dira: gonbidatuak kontatuko duenaren interes maila; gonbidatuaren adierazpena zein gonbidatuaren bidaiaren presupuesto ekonomikoa batzuetan alojamendua ere kontutan izan behar dute . Eta Lorenzo Vilches ek idazleak eta komunikaziori buruzko gaietan adituak esaten duen bezala "eguneroko istorioak inbertsio handiko soap operak baino harrigarriagoak izan daitezke eta edozein hiritar gau batez errege bihur daiteke bere istorioa ondo kontatzen baldin badaki". Soinuaz arduratzen dena kontrolean. Roberto Arnau lizentziatuaren ustez programara joaten diren gonbidatuak gaur egungo istorioaren ikuspuntu partikularra eraikitzen dutenak dira. Hauek autobiografía moduan balira bezala aurkezten dira, baina Pierre Bourdiek pentsatzen du, Arnau Diez lizentziatuaren ideiei jarraituz, telebistak gizarte baten "autobiografía unibertsaletik" zera erakutsi nahi digula: protagonisten istorioen atal autobiografiko batzuk, bakarrik bere ahozko dimentsioan; izan ere, zatiki autobiografiko hauek telebista bitartekari bezala dagoenean planifikazioaren bitartetzaren bidez zein programako aurkezlearen bidez biografia bihurtzendira, hitzaren zentzu tradizionalean ulertuta. Beste era batera esanda, gonbidatuek haien gertaerak ahoz kontatuko balituzte autobiografía batean pentsaraztuko ligukete, baina hau ez da gertatzen zenbait pertsonen ahozko parte hartzea dagoelako: telefonoen bidez parte hartu dezaketen pertsonak, publikoak egin ditzakeen komentarioak, baina batez ere aurkezlearen bitartetza ; aurkezleak diskurtsoaren berreraikuntzan laguntzen du galdera zuzenen bidez; telebistako pantailan agertzen diren errotuluek ere diskurtso honen berreraikuntzan laguntzen dute. Beraz, aipatutako faktore hauek autobiografía deitu duguna apurtarazten dute. Talk show en agerpena komunikabideetan gero eta ugariagoa da hauen errealizazioak ez duelako inolako zailtasunik erakusten ez du diru asko behar pantailaratzeko . Inporta dena, eta hor dago arrakastaren koska, audientzia zehatz bat harrapatzea da baita audientzia honi gai harrigarri eta erakargarriak eskaintzea ere. Horregatik istorioak dinamismoz eta solturaz kontatzen dituzten gonbidatuak aurkitu behar dira. Talk show etan pertsona arrunta telebistaren arretaren objektu bihurtzen da. Aldi berean, ezinbestekoa da bat eginda dagoen talde bat izatea eta bakoitzak bere eginbeharra ahalik eta ondoen aurrera eramaten jakitea ere bai. VTR. "Esta es mi gente" saioak entzuleria indize altuak berreskuratu egin ditu. Horren frogagarri dira aurreko denboraldiaren erdian lortu zituen entzuleria indize altuak dira (% 30 eko bataz besteko sharera hurbildu zen) jende gazteari zuzendutako gai arin eta freskoak eskaintzen hasi zirenetik. Arrakasta honen ondorioak jadanik nabarmentzen hasi dira: TeleMadrid ek Madrilgo telebista autonomikoak eta Canal Nou k Valentziako Telebista Autonomikoak produktorari formatu hau erosi diote; "Esta es mi gente"ren aurkezlea izan zena Patricia Gaztañaga estatuko telebistara pasa da eta Antena 3ko talk show berri bat aurkezten ari da, "El diario de Patricia" izenekoa. Saio berri hau bere emisio orduan lider bihurtu da. Entzuleriaindizeak ikusita bere lehendabiziko emisioak hilabetean % 25´8 batez besteko sharea lortu du, eta horrek kateko bataz besteko shareari gainditu diola esan nahi du kateko bataz besteko sharea %21´2 koa da , Diario Vasco k eta El Semanal TV k eskainitako datuen arabera. Honek guztiak egunero 1.707.900 ikusle bereganatu dituela esan nahi du. Arrakasta honen ondorioz Patricia Gaztañagak Antena 3ko arratsaldeetan jarraitzen du "El diario de Patricia" aurkezten; horretarako Ana Rosa Quintanari "Sabor a ti" saioaren aurkezleari bere programa murriztu diotelarik "Esta es mi gente" bolada berri honetan gure pantailara bueltatu da Euskal Telebistan, eta gainera berrikuntza batzuk ekarri ditu, baina bere nortasuna galdu gabe. Otsailaren 8a arte Emma García saioa aurkezteko arduradun berria izan da. Baina aurkezle gazte hau Tele 5 k fitxatu du "A tu lado" izeneko talk show berri bat aurkezteko (berriro ere ETB 2ko hain arrakastatsua den talk showaren aurkezlearengan fijatu egin dira), horregatik otsailaren 11tik Izaro Iraeta dabil "Esta es mi gente" saioaren aurkezle moduan. Aldi berean, gazteek eta hauei interesatzen zaizkien gaiek modu dibertigarrian eta informalean jorratuta ardatz nagusiak izaten jarraitzen dute. Hala ere, ez dituzte gurasoak eta helduak alde batera uzten; hauek ere haien iritzia eta esperientzia ekartzen dute. María Lópezek "Esta es mi gente" programaren zuzendariak azaltzen duen bezala, "gazteei kezkatzen dieten gaiak gurasoei ere kezkatzen diete". Etapa berri honetan zuzenean egiten diren deiek presentzia gehiago dute; baita publikoak ere normalean jende gazteak osatzen du zeren eta "publikoa programaren zati garrantzitsua baita, gonbidatuak asko animatzen baititu eta programari ukitu berezi bat ematen baitio". Kamarak eta erregidorea programako ensaioetan. Dezente dira programaren barruan sartu diren berrikuntzak. Honengatik apustu egiten ari dira, batez ere aurreko etapan lortutako audientziagatik eta "Esta es mi gente" ren aurreko aurkezleak Patricia Gaztañagak Antena 3n lortutako arrakastagatik. Dudarik gabe, hau guztia katearentzako erronka izango da, izan ere, orain garrantzitsuena aurreko etapan lortutako audientziaren konplizitatearekin jarraitzea da; eta hori leize zulotik ateratzea bezain korapilatsu zein arriskutsua da, zeren eta, jadanik badakigu, telebistaren munduan audientzi indizeak direla programa baten biziraupena zehazten dutenak, beste edozein motatako faktore alde batera utzita. BIBLIOGRAFIA: ARNAU DIEZ, Roberto, 2000; La televisión, en su función normativa/ el reality show, Revista Latina de Comunicación Social, 26 zenbakia, 2000ko otsaila, La Laguna (Tenerife), http:// latina/aa2000vfeb/137arnau.htm BOURDIEU, Pierre: El sentido práctico. Taurus. Madril. 1991. DIARIO VASCO 2001eko abuztuaren 10ekoa; Telebistako atala DIARIO VASCO 2001 abuztuaren 28koa; Telebistako atala DIARIO VASCO 2001eko irailaren 1ekoa EL SEMANAL TV. 722 zenbakia. 2001 abuztuaren 24 30 asteko GRANDES MATEOS, Erica: Estos son mis periodistas./Anexos. UPV EHUko "Mediación profesional en radio y televisión" asignaturarako buruturiko lana. Leioa. 2000. MARTIN SABRIS, R.M.: La organización informativa y los procesos de producción de la noticia. La información diaria en ETB. Leioa. 1997. VILCHES, Lorenzo: Introducción: La televerdad. Nuevas estrategias de mediación. Telos 43.zenbakia. 1995. WOLF, Mauro: La investigación de la comunicación de masas. Bartzelona. Erica Grandes Mateos, Lehen Hezkuntzan Diplomatua eta Kazetaritzako 4. kurtsoko ikaslea Euskonews & Media 155.zbk (2002 / 2 / 15 22) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.