euskobooks Los Dugiols Y LA VILLA DE TOLOSA Estudio histórico antropológico Egilea: Juan Garmendia Larrañaga Argitaratzailea: Juan Garmendia Larrañaga Orrialde kopurua: 62 Ezaugarriak: Juan Garmendia ikerlari tolosarrak eskutan jarri digun ale berri honen bidez, Dugiols pertsonaiaren aitzakian, herriko ohitura, usadio eta langintzen gertuko ezagutza erakutsi digu. Pertzagintzaren ofizioan trebatu ziren Dugiolstarren nondik norakoak agertzen dizkigu, eta horrekin batera, hainbat pasadizo eta gizarte ereduan sakontzera hurbiltzen gaitu. Dugiolstarrak jatorriz frantziarrak ziren, eta kobrearen langintzak ekarri zituen; hemen bat egin zuten bertakoekin eta ondorengo beaunaldietan oinordekoek tolosar izaera bereganatu zuten. Aranzadiana Aranzadiko berriak 2000 Egileak: Varios Argitaletxea: Aranzadi Zientzi Elkartea Orrialde kopurua: 194 ISSN: 1132 2292 ZEZENAK DIRA... (de Erreguesoro a Illumbe parando en el Chofre) Egilea: Francisco Tuduri Esnal Argitaletxea: Kutxa Orrialde kopurua: 448 ISBN: 84 7173 378 1 Ezaugarriak: En Zezenak dira... el autor toma el primer verso de la composición poética que Serafín Baroja hizo para poner letra al "Iriyarena", la música que en Gipuzkoa entera siempre se asoció a correr toros, para realizar un recorrido por el San Sebastián taurino a través de sus doce plazas de toros, con un detenimiento especial en cuanto aconteció, año por año, en el recordado coso del Chofre, su derribo, los años sin toros y la construcción y puesta en marcha de Illumbe. Más de cinco años de paciente investigación se concretan en este trabajo en el que también se presenta una antología de extenso archivo taurino de la Fototeca de Kutxa. Donostiaren historia Egilea: Miguel Artola (ed.) Argitaletxea: Donostiako Udala Orrialde kopurua: 204 ISBN: 84 89569 56 8 Ezaugarriak: Miguel Artola jaunak zuzendu duen taldeak zehaztasun eta zorroztasun haundiz egin duen liburu honi esker, badugu lan bat Donostia hiriaren historia guztia hartzen duena. Zientzi lan honen helburuagaurko nahiz bihar etziko gizaldiei egungo egunean daukagun giza, ekonomi eta hirigintza garapen hau zergatik daukagun azaltzeko giltzarriak ematea da. SPrako tranbia Egilea: Hitzaurrea: Xabier Mendiguren Elizegi Bilduma: Literatura 212 Argitaletxea: Elkar Orrialde kopurua: 156 Ezaugarriak: Benetako harribitxi bat da SPrako tranbia, lehen obra batean harrigarria den maisutasunaz idatzia. Harrigarria da gai nagusia ere, egilea gaztea izaki: agure baten eromen prozesua, izugarria izanda ere espanturik gabe kontatua; eta hunkigarria, dudarik gabe. Gaiaren gainetik, azpimarratzekoa da sentipenak transmititzeko egileak daukan modu berezia, sentimenduez aritzeko estilo fin eta dotore hori. Protagonisten artean solasaldi txinpartatsuak topatuko ditugu, pasadizo xelebreak, erromantizismo samurrez edo sentsualtasun lotsati batez beteriko pasarteak, edo lente distortsionatu batekin ikusiagatik guztiz erreala zaigun egunerokotasun bat. Ohartzekoa da, halaber, obraren umorea: Elorriagak ez du algara bilatzen, baina ironia mehe bat sumatzen da orriz orri, bai istorioari eta pertsonaiei dagokienez, baita hizkuntzari eta idazketari buruz ere, bere langintza ongi ezagutzen duen egilea denez jolasak, paradoxak eta bestelako keinuak tartekatzen baititu Elorriagak, idazle maiteentzako omenaldiekin batera. Unai Elorriaga Lopez de Letona 1973ko otsailaren 14an jaio zen, Bilbon, baina Algortan bizi da betidanik. Filologian lizentziatua da eta Labayru Ikastegian egiten du beharra, itzultzaile moduan. Zenbait sari eskuratu eta hainbat antologiatan azaldu dira bere testuak, baina hau du bakarkako lehen liburua. Prentsan ere ohikoak ditu kolaborazio lanak, hala nola Egunkariaren Bizkaia gehigarrian edo Uribe Kostako UK aldizkarian. Bestalde, bertsolari gisa aritua da eta argitaletxe batean ikasmaterialak prestatzen lan egina, bi alor horiek utziak baditu ere. Euskonews & Media 132.zbk (2001 / 7 / 20 27) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.