El 17 de diciembre de 1916 nace José María Legorburu Orue en Logroño / 1877ko abenduaren 18an Graziano Anduaga Oñatin jaio zen / 1953ko abenduaren 19an Ricardo Baroja Nessi Beran hil zen
Efemerideak: 2000 / 12 / 15 22 El 17 de diciembre de 1916 nace José María Legorburu Orue en Logroño Fuente: Enciclopedia Auñamendi Pintor, nacido en Logroño el 17 de diciembre de 1916. Autodidacta. Considerado como artista pintor decorador e ilustrador de libros y revistas. Sus más destacados trabajos son los que realizó en la decoración del vestíbulo de la Estación del Norte de Bilbao y la capilla de Altos Hornos de Vizcaya en Baracaldo. Asimismo, entre otros muchos trabajos, ejecutó los bocetos para las vidrieras de la Casa de la Moneda de Madrid. 1877ko abenduaren 18an Graziano Anduaga Oñatin jaio zen Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa "Gesaltzako Aitona" (Oñati, 1877 Oñati, 1965). Oso bertsolari oparoa izan zen: "Mundua, negar herria", "Mozkorra eta neskatxa", "Nere bizitza", "Erleak", "Komunismoa", "Aretxabaletako aitona bati", etab. Aipatzekoak dira, orobat, A. Luis Villasantek bildurik argitaratutako "Aitonaren uzta" eta "Eugensentiko txoria". 1953ko abenduaren 19an Ricardo Baroja Nessi Beran hil zen Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa Margolari, grabatzaile eta idazlea (Minas de Rio Tinto, 1871 Bera, 1953). Serafinen semea eta Pioren anaia, hau baino urtebete zaharragoa. Osasun arazoak zirela eta, ingeniaritza utzi behar izan zuen eta artxibozain ikasketak egin zituen; Teruelen eta Caceresen egin zuen lan. Politikaz arduratua, 1931an errepublikaren aldeko mitin batetik etxera zihoala begi bat galdu zuen auto istripu batean. Margolaritzaren alorrean, 1885etik 1936ra zaletasun handiz aritu zen, 1937 1952 bitartean zaletasuna bizibide bilakatu zitzaiolarik. Idazle gisa, kazetaritza, antzerkia, eleberrigintza eta saiakera alorretan aritu zen: El cometa, antzerkia,(1915); Fernanda (1920); El pedigree (1926); La nao capitana (1935); Gente del 98 (1952). Grabatuaren eremuan garrantzi handiko lanak egin zituen: akuaforte, litografia eta heliograbatuetan ehundik gora lan. Espainian hainbat sari irabazi zituen. 1927an Madrilgo Arte Grafikoetako Eskolako irakasleizendatu zuten eta Asociación de Artistas Grabadores delakoa haren inguruan sortu zen. Euskonews & Media 103.zbk (2000 / 12 / 15 22) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.