Argazkia
Adarraga Sendia
Artisau Gozogileak
2005 / 07-29 / 09-09
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisauak
 Produktuak
 Txokolatea
 Boladuak
 Pastelak
 Prezioak


PASTELAK

Pastelei dagokienez, asko dira Adarraga dendako hostopila ezagunak erostera Hernaniraino joateko ohitura daukaten gipuzkoarrak.

Hostopila hauek prestatzeko, garai batean eragozpen handiak izaten ziren uda parteko tenperaturekin, beroaren eraginez gurina oso erraz urtzen zelako. Hasiera batean, etxeko zatirik hotzenean prestatzen zituzten, eta, elektrizitatea iritsitakoan, haizagailuen azpian. José Adarraga Gorrochateguik izotz makina bat ere muntatu zuen prozesuaren zati honetan erabiltzeko.

Hostopilazko tarten arrakastaren giltza, orea ondo egitean dago. Irin eta urez egindako ore bat izaten da, zeinari gero gurin natural mordo bat eransten zaion.

Orea, eskuz eta mekanikoki behin eta berriro tolestuz bigundu behar da, mehe eta leuna bihurtu arte.

Orea prestatzeko orduan zenbat eta kontu gehiago izan, orduan eta goxoagoak izango dira hostopilaren hosto preziatuak; hain zuzen ere oratzeko prozesu luzearen amaieran lortutako ore geruza finean oinarritzen baita hostopilaren zaporearen sekretua.

Zatikatu eta azukrez hautseztatuta, labean sartzen dituzte.

Horrela lortzen dira tarta osatuko duten hostoak. Amaitzeko, tartean krema eta gurinez egindako nahasketa, marmelada edo chantilly sartzen dute, bezeroak nahi duena, eta apaindu.

Prozesu honen amaieran, tarta goxo guztiz ahogozagarriak lortzen dituzte. Argazkien bidez dastatzearekin konformatu beharko.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen