| Sarrera | |
| Artisauak | |
| Produktuak | |
| Museoa | |
| Irakaskuntza | |
| Osasun kontrola | |
| Prozesua | |
| Prezioak | |
| Bibliografia |
MUSEOA
Erreizabal baserriak, 2001eko otsailaz geroztik, Artzainaren Museoa eta Gaztaren Artisau Etxea ere biltzen ditu. Panel eta material etnografikoen bidez, artzainen bizitza nolakoa zen eta zer-nolako lan tradizionalak egiten zituzten erakusten zaigu, eta halaber, zein erreminta erabiltzen zituzten -tartean, etxerako tresnak eta ehizarako aparatuak-.
![]() |
| Gaztaren museoa. |
Gazten prestakuntzari zuzendutako sailean ikus-entzunezkoak, eskemak eta objektuak daude ikusgai, eta modu xume eta argian gure aspaldiko artzainek langintza horretarako zein teknika eta elementu erabiltzen zituzten ikusiko dugu.
