Sarrera | |
Artisauak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
ARTISAUAK
Zazpi laguneko talde hau 1980an eratu zen. Pilar, María, Laureano, Lurdes, Arantxa, Mari Karmen eta Joxepak osatzen dute.
Beren etxeetan ikasi zuten taloak egiten, ama eta amonaren eskutik.
Kultur ekitaldien antolatzaileei laguntzen aritzen ziren: "Bai Euskarari", "Korrika", Artisautza Azokak, Elikagaien Azokak, etab.
Talde honek bere postua eraman ohi du. Baserri tradizional bat irudikatzen du, eta sutondoan prestatzen dituzte taloak. Inguruan, artaburuak eta sukaldeko antzinako tresnak izaten dituzte apaingarri modura. Gainera, taldeko kideak ere euskal jantzi tradizionalekin jantzita egoten dira.
Batzuek masa eta taloak prestatzen dituzten bitartean, beste batzuk erretzen aritzen dira, eta beste zenbait zerbitzatzen. Taloak txorizoz, gaztaz, hirugiharraz zein txokolatez beteta banatzen dituzte, eta zahatoko ardoaz lagunduta.
Gainera, konbentzio eta bileretara joaten dira (liburu saltzaileenetara, farmazeutikoenetara, etab.), eta bazkari edo afaria zerbitzatu aurretik taloak ematen dizkiete aperitibo modura. Ezkontzetan ere aritzen dira.
SARIAK
Jaso dituzten sari ugarien artean, honakoak aipa genitzake:
Postu onenaren saria:
· 1993. Euskal Herriko Artisautza Azokan.
· 1996. Mañariako Azokan.
· 1999. Baionako Erdi Aroko Azokan (110 posturen artean).
Postu onenaren bigarren saria:
· 1999. Lasarteko Artisautza Azokan.
· 2002. Mañariako Azokan.