Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia eta Metro Bilbao
Metro Bilbao.
Argazkia: CC BY - Jean-Pierre Dalbéra
Zazpi urte geroago, 2002ko apirilaren 13an, Metro Bilbaoko bigarren linea ireki zen, itsasadarraren ezkerraldekoa, 5 geltoki dituelarik, hain zuzen ere, Gurutzeta-Cruces, Ansio, Barakaldo, Bagatza eta Urbinaga. Aurreko mendean, 1896ko azaroaren 10ean, arrakastarik gabeko saiakera batzuen ondoren, Bilbotik Areetara zihoan tranbia elektrikoa inauguratu zen, 13,995 kilometrotako ibilbidea lotuz. Hilabete batzuk lehenago, Bilbo-Santurtzi linea zabaldu zen, 13,326 kilometrorekin. Lehenengo tranbiak zaldi trakzioaz baliatzen ziren, eta teknologia areagotuz joan zenean, motor elektriko baten bidez.