Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia
Xabier Laskibar.
1960an Donostiara joan zen bizitzera lan arrazoiak zirela medio. Bartzelonan egin zituen kimika ikasketak.
Naturzale amorratua, 1963an parte hartu zuen lehenengo aldiz Tolosan antolatu zen Mikologiako lehen lehiaketan, lehenengo saria lortuz. 1964an Aranzadi Elkartean Mikologia saila eratu zuen José Miguel Larrañaga, José Miguel Elósegui eta Antxon Alzururekin batera. Lehiaketa eta erakusketa mikologiko askotan epaimahai izandakoa, 1500 perretxiku eta onddo espezie sailkatu ditu, «Setas del País Vasco» argitalpenean.