Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Materialen zientzia eta ingeniaritza Hastapenak

Egilea: William D. Callister Jr.
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011
Orrialde kopurua: 850
ISBN: 978-84-9860-470-2

Ezaugarriak: Materialen zientzia eta ingeniaritza irakasteko aurreko edizioetan erabilitako helburuak eta hurbilketak mantendu ditut zazpigarren edizio honetan.

Lehen helburua, helburu nagusia, da kalkulua, kimika eta fisika ikasten hasi diren unibertsitateko ikasleei oinarrizko printzipioak aurkeztea maila egoki batean. Helburu hori betetzeko, materialen zientzia eta ingeniaritza lehen aldiz jorratzen duten ikasleei ezagun izango zaien terminologia erabiltzen ahalegindu naiz, baita termino ezezagun guztiak definitzen eta azaltzen ere.

Bigarren helburua da gaia ordena logiko batean aurkeztea, gai sinpleenetatik konplexuenetara. Kapitulu bakoitza aurreko kapituluetako edukietan oinarritzen da.

Testu osoan mantentzen saiatu naizen hirugarren helburuaren, edo filosofiaren, arabera, gai edo kontzeptu bat lantzea merezi badu, orduan, behar adinako xehetasunez lantzea eta zabaltzea merezi du, ikasleek erabat uler dezaten beste iturri batzuetara jo behar izan gabe; orobat, kasu gehienetan, erlazio praktiko batzuk aurkezten ditut. Azalpenak argiak eta zehatzak izatea eta ulermen-maila egokietatik abiatzea nuen helburu

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia