
Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!

Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
 Artetsu Saria 2005
Artetsu Saria 2005
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
 Buber Saria 2003
Buber Saria 2003
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
 Argia Saria 1999
Argia Saria 1999
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

    Egileak: Aitor Azpiazu eta Jose Luis Ugarte
    Argitaletxea: Burdinola elkartea, 2011
    Orrialde kopurua: 288
    ISBN: 978-84-921889-7-0
    
  Ezaugarriak: Liburu honek Gabiria-Legazpi artean dagoen Aztiri auzoaren berri ematen du. Auzoaren historia, bertako baserri eta biztanleen informazioa, toponimia, ohiturak... dena argazki ederrez eta diseinu zainduaz hornituta. Argazkiak. Liburuak bi zati nagusi ditu. Auzoaren sorburuaren hipotesi bat ematen du, sorreran herrixka harresitua izan zitekeen susmoa argudiatzen duten arrazoiak emanez eta, ondoren, auzoko etxe guztien errepasoa egiten du. Guztira 26 baserri, etxe eta eraikinen historia bildu du, datu eta argazki ugarirekin. Aztiri tontorra, Aztiri barrena eta Makatzaga erreka eremuak desberdindu ditu. Bestetik, auzoaren konfigurazioa, historian zehar izan duen eremu banaketa, eta barruti bakoitzeko etxe kopuruaren aldaketa ere jorratu ditu. Liburuaren bigarren zatian etnografia landu da, orain urte batzuk Pedro Alustiza aztiriarrari egindako elkarrizketak oinarri hartuta. Eguneroko bizimodua, etxeko osagaiak, lanbide zaharrak, sinesmenak eta jaia...