Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Josemari VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Jose Migel Barandiaran Fundazioko Lehendakaria
Hogei urte betetzen dira aurten, Jose Migel Barandiaran gure artetik desagertu zela. Euskal kulturaren patriarkatzat hartu izan denak bidea ireki zuen Euskal Herriaren nortasun-zeinuak finkatzen joateko. Barandiaran iragan eta geroaren mugarria izan zen gure kultura-ibilbidean eta berari zor zaio eszenategi berria sorraraztea, ikerketa eta ikaskuntzei modernitatearen kutsua emanez. Barandiaran bere garaiko zientzia gizona izan zen, XX. mendeak ekarri zituen berrikuntza guztien zurrunbiloan zut. Modernitate jarraiki eta etengabearen barruan protagonista izan zen ataundarra.
Ikerlari, irakasle eta dibulgatzaile handia izateaz gain, Barandiaran buruzagi aparta genuen, aitzindaria. Eta bere itzalak oraindik ere bizirik segitzen du. Horrexek ere ematen dio garrantzia, urteetako haren lanari. Jakin izan zuen talde lana gorpuzten eta hori benetako liderrek bakarrik egin dezakete.
“Ez gera gure baitan” esan ohi zuen Barandiaranek, berak atzera begira ikertzen zuen lanaren ondorioz. Eta esaera horri erreparatuz, beti aurrera begira ihardun zuela esan genezake. Ataunen 1889an jaioa, mundu magiko eta ahaztear zegoen baten testigantza jaso ahal izan zuen. Apaizgaitegira inkorporatu zen gazte-gazterik eta irakaskintza izan zuen lanbide bizitza osoan. Modu askotako irakaskintza, hain zuzen, unibertsitate-geletan zein Euskal Herriko harpe eta koba zuloetan eskainia. Ibilbide luze bezain jorian ikasgai zabalaren hazia erein zuen, oraindik egun jasotzen ari den uzta zoragarria eman zuena.
Jose Migel Barandiaran besteengan ere egin zen handi, beraren ondora iritsi nahi izan zuten guztiengana eskuzabal banatu baitzuen bere ezagutza, bere maisutza, bere zientzia. “Analizar a D. Jose Miguel Barandiaran es entrar en contacto con el auténtico quehacer científico, hecho con humanidad, con objetividad, en continua inquisición, con inseguridades, con generosidad y en equipo” dio Ignacio Barandiaran haren ikasleak, maisuari 1980an eskainitako “Homenaje a D. José Miguel de Barandiaran” liburuan.
Buruzagi on batek eraginkortasunetik zuzentzen eta konbentzitzen du, entusiasmoa eraginez. Eta ekipo lanari eskaintzen dio garrantzia. Horregatik azpimarratzen du Maria Amor Begiristainek 2000.eko “Curso monográfico de etnología vasca” delakoan: “Docencia, investigación y diálogo fluido con los colaboradores fueron las principales características del estilo de D. José Miguel”
“Docencia, investigación y diálogo fluido con los colaboradores fueron las principales características del estilo de D. José Miguel”. Maria Amor Begiristain.
Talde lan horretan Barandiaranek bazekien berari zegokiola eginkizunak markatzea, helburuak azaltzea eta arauak adieraztea eta betearaztea. Edozein aitzindariri eskatu behar zaion erantzukizuna, hain zuzen. Hastapenetatik erion zuen bertute hori, Eusko Folkloreko bilera batean, 1922an, taldeko idazkariordeak aktan adierazi zuen moduan: “El Sr. Presidente indicó conceptos de orden práctico para nuestras investigaciones” Edota Gasteizko Apaizgaitegiko Geologia ikaslea zuen Casimiro Saralegik argi asko adierazita utzi zuen bezala, bere apunteetan: “En el plan de estudios, realizado siempre bajo la dirección de nuestro director, distinguimos varias fases. Primero observar la tierra. Para ello salimos al campo. Los fenómenos son observados con el auxilio de nociones previas. Luego interpretar y clasificar. Pero esto no basta. Es preciso despertar iniciativas, desarrollar las capacidades de los alumnos. A esto se encamina la investigación, que cada uno debemos realizar en vacaciones. Luego completamos todo con la expresión, es decir redactar monografías”
Helburuak, beraz, gardentasun osoz zekien markatzen. Eta horren lekukotasuna dira Barandiaranen beraren hitzak, 1921ekoak, “Eusko Folklore. Materiales y Cuestionarios” koadernoaren lehen zenbakian argitaratuta: “El objetivo es recoger los datos relativos a restos inmateriales de un pasado cuya memoria ha llegado hasta nosotros en forma de leyendas, tradiciones,...” Apala bere bizitza-planteamenduetan, ongi bereizten zuen zegokion lan eremua, gehiegikeriek ez zutela inora eramango jakitun: “Treinta y nueve años llevo en este mundo. Nacido en familia pobre, con escasas posibilidades; de éstas escogí una para realizarla en mi vida. Zozobré en el camino más de una vez” Hala idazten zuen bere egunerokoan, 1928ko abenduaren 31an, bere jaioteguneko hogeita hemeretzigarren urtean, alegia.
Helburuetarako bide egokia zein zuen jakinda ere, haiek lortzeko bitartekoak zeintzuk ziren erakustea zitzaion oinarrizkoa Barandiarani. Horrela bakarrik ireki zezakeen martxa. Eta hori ere gauzatu zuen, maisuki. Berak dio, “Eusko Folklore” aldizkariaren lehen zenbakian: “Para que nuestra labor sea orientada, útil y provechosa conviene someternos a ciertas reglas, cuya escrupulosa observancia constituirá muchas veces la clave de nuestros éxitos”
Giza taldea helburuetara eramateko gai den pertsona da buruzagia, liderra. Baina horretarako helburuak ongi mugatuta egon behar dira, indefinizioan huts dezente ematen baitira. Nolako buruzagia zen On Jose Migel? Luis Barandiaran Irizarek idatzitako “Jose Miguel Barandiaran, patriarca de la cultura vasca” liburuan ondokoa jarri zuen: “Mi tío, como Chesterton, era un convencido de que para enseñar el latín a Juanito, no bastaba con conocer el latín, sino que era imprescindible conocer a Juanito” Bere agindupekoenganako kontsiderazioa maila guztietara eramaten zuen, egokiera guztietan. Irakur dezagun, bestela, bere egunerokoan 1936ko irailaren 17 eta 18an jarri zuena: “...En Loyola solicito entrevistarme con D. Manuel de Irujo, que preside aquella república de guerreros. Me recibe y le expongo el deseo de trasladar a Alava a los alumnos de Saturrarán. Delante hay una mesa sobre la cual se halla un mapa de Guipúzcoa en relieve. Irujo opina que pasen por Salinas,... Dispongo la salida de los seminaristas con rumbo a Santa Águeda y a Vitoria...Me entrevisto con el delegado del puerto de Motrico y acordamos salir hoy para Francia en una embarcación, tres de los que lo habían solicitado por mi mediación...”
“Un pueblo que no posea sentimientos comunes, intereses idénticos, creencias semejantes, constituye un polvo de individuos sin cohesión, sin duración y sin fuerza...”. Jose Migel Barandiaran.
Buruzagia ez da, bakarrik, nork berak nahi izatetik lortzen. Proiektu bat eduki behar da. Eta proiektua Barandiaranek bazuela ikusi dugu gorago. Lidergoan garrantzitsuena ez da liderra, ideia baizik. Ideia horren alde lan egiteko gogoek ematen dute lidergoaren maila. Pertsona bati, besterik gabe, jarraitzea kaudillismoa da. Eta On Jose Migel horren arerioa zen, guztiz. Berak konbentzimenduaren bidea zuen atsegin eta arrakastan konfidantza eta ziurtasuna zeukan. Bazekien ahaleginduz gero helburua lortuko zutela, bidean eragozpen eta zailtasunak gainditzea egokituko zitzaien arren. Eta hainbat eta hainbat traba pairatu behar izan zituen, hasiera-hasieratik. Bere hitzak dira: “Me queda la satisfacción de que no me he mostrado incomodado con los Sres. D. Asunción Gurruchaga (Eliz barrutiko Bikarioa) y D. Román Laspiur (Kontziliar Apaizgaitegiko errektorea), ambos enemigos declarados del nombre vasco en general y de mis trabajos en particular. ¿Para qué indisponerme y ponerme en peligro de dar un mal ejemplo a nuestros subordinados?”1
Sasi guztien gainetik, ordea, Barandiaranek aurrera egiten zuen. Ez zuen amorerik ematen: “Nuestro Anuario de Eusko Folklore merece grandes elogios ante las Sociedades científicas de Europa... El Rector del Seminario de Vitoria declara que tales Anuarios constituyen una mamarrachada. Tampoco quiere que pertenezcan al Museo Diocesano, que en breve se inaugurará en el Seminario, los objetos de prehistoria vasca y las lápidas romanas de Alava que yo poseo, pues dice que son pura tontería”2 Politikak zer ikusi handia zeukan Barandiaranen lana eragozteko orduan: “A muchos como a mí se les ha juzgado con una mentalidad prelógica o paralógica, que aparece en este razonamiento: “el partido político que ha cultivado el estudio del pueblo vasco es el Partido Nacionalista Vasco; fulano cultiva el mismo estudio; luego es nacionalista, es decir separatista. Por eso estoy en el destierro”3
Baina eragozpenek positiboki eragiten zutela esan liteke. Barandiaranentzat motibazioaren arrazoia izan ohi zen zailtasuna: “Aunque tantos viajes a Saturrarán (para montar el Acuario) me hayan ocasionado tantas molestias, con todo, la consideración de que servirán para algo útil me ha servido de aliciente, y la de que ello ha sido el cumplimiento de un encargo del Sr. Obispo, ha sido para mi una satisfacción”4
Eta, gainera, buruzagi batek abagune eta zirkunstantzia guztietara egokitzen jakin behar duelako, Barandiaranek bere estiloaren adibide garbia eskaintzen digu uneoro, momentu ezeroso eta bitxiak barne. Begira, bestela, nola azaltzen digun berak: “Poco después de inaugurarse el curso académico (1926) se declara en el Seminario Aguirre una epidemia gripal, con fiebres altas. Tengo que hacer de enfermero: tomar las temperaturas, servir las medicinas, irrigaciones, dar friegas, curar pústulas, limpiar la boca a los enfermos etc”5 Dena den, On Jose Migeli buruz eduki daitekeen irudiarekin bat ez datorren argazkia eskaintzen digu berak bere eskutik ondoko lerroetan: “Ayer corrieron graves rumores acerca de la situación política de Madrid. Los superiores del Seminario de Vitoria hablaban de cerrar el Seminario. Yo me opuse a ello. Durante el día fabrico bombas de mano, por si ocurre algo que haga que las necesitemos”6 Zerbait esateko, azken aitorpen horren ondoren?
“El equipo Aranzadi-Barandiaran-Eguren era en aquel tiempo (1916) una garantía de honestidad y de seriedad científica”. Ignacio Barandiaran.
Baina kontsiderazio guztien gainetik, adierazi den moduan, lidergoa irabazi egiten da. Besteek, ingurukoek, ematen dute buruzagitza. Eta On Jose Migelen kasuan lidergoa oso goiz eskuratu zuen, Gasteizko Apaizgaitegian buruzagi petoa baitzen bere ikasle eta lankideentzat. “D. Jose Miguel era fundador, director-jefe, administrador...; pero sobre todas estas misiones había otra más básica, más fundamental y eficiente, la de actuar de acicate constante y propulsor de sus numerosos colaboradores...” idatzi zuen. Tomás de Ataurik 1964an, “Antaño y hogaño de un infatigable prehistoriador. Homenaje” liburuan.
Ildo horretatik, irakur diezaiogun Julio Caro Barojari, “Los Baroja” liburuan: “Mientras en la Universidad tenía que aguantar tabarras y displicencias... y otras abominaciones por el estilo, Barandiarán nos daba ideas muy claras y exactas sobre el método histórico-cultural, sobre las recientísimas investigaciones de Malinowski, sobre la idea de Dios entre los primitivos,...” Edota beste baieztapen borobil hau: “De una cueva paleolítica vasca y de boca de un sacerdote católico vasco salía más materia universitaria que de las aulas madrileñas”
Barandiaranek ez zuen, edozein liderri dagokion estilo hutsean, bere teoria inoiz inposatu. Lehen komentatu bezala, konbentzimenduaren bidetik aritu zen beti. Jarraitzaile bolondresak izan zituen eta ez, inolaz ere, menpekoak, kaudillismo guztien urrun. “Eusko Ikaskuntzak bigarren ibilaldia hasi zuenean, Gasteizko batzarrean, On Joxe Miel Barandiaran aho batez izendatu genuen, bere Buru eta Zuzendari izateko” adierazi zuen Imanol Olaizolak, 1979an, “Jose Miguel Barandiaran-i Omenaldia” liburuan. Barandiaranen jarraitzailerik estuentzat har genezakeen Jesus Altunak ere bere iritzia ematen digu, liburu berdinean: “... Berak bide asko jorratu duelako, bide horietan ibiltzen, berari esker ikasi dugulako, eta are gehiago, bide berriak irekitzen erakutsi digulako, bide asko geratuko dira irekiak... Hau dena ez Don Jose Mielen lan bakartiari, baizik eta lan elkarrekikoari esker. Maixua izan da.”
Maixu zorrotz eta zintzoa izan zen Jose Migel Barandiaran. Urtetan bere laguntzaile eta egun katedradun emeritoa den Ignacio Barandiaranek idatzi zuen, 1979an, “Homenaje a D. Jose Miguel Barandiaran. Universidad Navarra” liburuan: “El equipo Aranzadi-Barandiaran-Eguren era en aquel tiempo (1916) una garantía de honestidad y de seriedad científica” Horrela da, bai, izan ere On Jose Migelek ihes egiten zuen teoria zalantzagarri eta frogaezin guztietatik. Eta era horretan predikatzen zuen, ereduarekin eta hitz sendoekin: “Si formulamos las teorías antes de realizar las investigaciones, corremos el peligro de perdernos en las teorías y manipular los hechos” Etniker ekipoei 1979an adierazi zien moduan.
Eta zer esan daiteke Barandiaranen eskuzabaltasunez? Buruzagiaren beste nolakotasun argia dugu. Egokiera denetan eskuzabal aritzeak markatzen du liderraren izaera, edozein eskariri muzin egin gabe. Apunta ditzagun adibide hauek, On Jose Migelek berak eskainita: “Este año en mi casa se han servido 281 comidas a los amigos y extraños que han venido a visitarme “7“Durante mi enfermedad (urtarrilaren 16-ekainaren 13) han venido a visitarme 546 personas”8 Hirugarren azalpena Luis Barandiaran Irizarrena da, goian ere aipatutako liburutik aterata: “Lo podrán atestiguar los cientos de personas que le han buscado, a lo largo del mapa, como consejero y confidente de sus sufrimientos, sus proyectos, sus trabajos científicos, sus confesiones humanas comprometedoras”
“Sin paciencia no se adquiere ciencia. Sin virtud no hay quietud”. Jose Migel Barndiaran.
Esan izan da, buruzagi on bat izateko, “lau p”-aren araua bete behar dela. Zeintzuk dira horiek? Prestigioa, Pertsuasioa, Perkusioa eta Pazientzia. Barandiaranek bere bizitza luzean “lau p”ko militante aktiboa izan zela esan genezake. Prestigioa? “Las revistas científicas del universo tienen su obra difundida en sus páginas y los auditorios cultos de las universidades europeas la han escuchado de boca de su autor. Ese es su prestigio” idazten zuen Martin Retanak, 1972an, On Jose Migelen Obra Osoen aurkezpenean. Pertsuasioa? Ataundarrak berak zioen: “El hombre necesita, para entendernos entre nosotros, constantemente de la repetición” bere loba Luisek idatzitako osabaren biografian jaso zuen bezala. Zer esan, berriz, perkusioari buruz? Garbi asko zeukan hori Barandiaranek, bere hitzetan darakuskigun moduan: “Presento la dimisión del cargo de vocal de la Junta del Montepío Diocesano del Clero de Vitoria, pues dada la composición de la Junta y la arbitrariedad, los personalismos y los sentimientos de vil venganza que muchas veces inspiran las decisiones de sus componentes —del presidente y del secretario, para decirlo más concretamente— yo no podía continuar en ella decorosamente. Una preocupación menos”9 Eta azkenik, pazientzia, txiki-txikitatik azaldu zuen bertutea. Honela utzi zuen izkiriatuta, 1907an: “Sin paciencia no se adquiere ciencia. Sin virtud no hay quietud”, “Jose Miguel Barandiaran. Patriarca de la cultura vasca” liburuan lobak azaltzen duen eran.
Behin ikusita Barandiaran buruzagi aparta zela, azpimarratu behar da taldea liderrak berak osatzen duela. Eta bere eskuz idatzita utzi zigun ondoko baieztapena: “Un pueblo que no posea sentimientos comunes, intereses idénticos, creencias semejantes, constituye un polvo de individuos sin cohesión, sin duración y sin fuerza...”10 Barandiaran buruzagiarentzat, herria bere ekipoa zen. Ororen sentimenduek, berriz, pertenentzia adierazten zuten. Interes berdinak, helburuak ziren. Antzerako sinesmenak, funtzioak. Eta gizabanakoen hautsa, azkenik, taldea zen bere iritziz.
On Jose Migel aitzindaria izan zen bere garaian. Aurreratua, zientziak eta prestakuntza jarraiak eskainitako aukerak ongi aprobetxatzen baitzuen jakin. Barandiararanenganako hurbilpena izan nahi duen idazki honi amaiera eman nahi diot, bere Egunerokoetan utzitako bi baieztapen ederrekin. Biak paregabeak, euskal kulturak emandako pertsonaiarik interesgarrienaren nortasuna hobeto ulertzeko: “Este nuevo ideal (garapena) se formula en una época en que el mundo, transformado por el progreso de la ciencia, no puede progresar, sino bajo la influencia de las élites”11 Eta zientzia gizatasun eta Jainkoarenganako sinesmenarekin uztartzen ahalegindu zen gizonak bere ideariumaren aitorpena eskaini zigun zintzotasunetik: “Los hombres abusan de quien no sabe protestar; pero Dios reconoce los méritos de quien labora en su vida”12
1Egunerokoa : 1924-10-19
2Egunerokoa: 1923
3Egunerokoa: 1939-12-31
4Egunerokoa: 1926-04-04
5Egunerokoa: 1926-12-31
6Egunerokoa: 1931-05-12
7Egunerokoa: 1949-12-31
8Egunerokoa: 1953-06-21
9Egunerokoa: 1936-06-10
10Egunerokoa: 1924-06-28
11Egunerokoa: 1924-06-28
12Egunerokoa: 1930-01-03
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus