Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Sebastián FUENTEALBA
Arantxa UGARTETXEA ARRIETA
Badirudi Txileko Hezkuntza Sistemak edalontziko azken ur tanta isuri duela. Santiagon eta herri honetako zenbait hiritan, ikasleak, kalean oihuka dabiltza, hezkuntza publikoa, librea, dohaina eta kalitatezkoa eskatuz. “Hezkuntza Estatalaren” alde, jakinda honek Konstituzioaren aldaketa eskatzen duela. Berez 1978 arte estatala izan zen baina diktaduraren arabera, publikoa zena munizipala eta subentzionatua bihurtu zen. Hein berean, partikularrak subentzionatua eta partikularra izaten jarraitu zuen. Ikuspegi neoliberalaren babespean dena pribatua eraldatzen joan zen, Estaturaino iritsiz ditxosozko pribatizazioa, lehenbizi pentsio fondoak pribatizatuz eta gero Osasuna eta Hezkuntza. Hori guztia, publikoa pribatua baino txarragoa denaren kontzeptua mamituen duen ideologiarekin.
Ba al dakigu Txileko hezkuntzak hutsune galantak dituela sozio-ekonomia okerrean bizitza oinarritzen dutenentzat? Txiroa bazara, ongi iruditzen zaizu zure seme-alabek hezkuntza txar bat jasotzea, Estatuak ez duelako inongo ardurarik, munizipal eremuan dauden gora behera ekonomikoen eta politikoen arabera utziz eskolaren etorkizuna? Horrelako galderak dabiltza kaleko pedagogia herrikoian. Ikasle askok ezin dute gehiago jasaten ari diren zor ekonomikoekin, karrera, lizentziatura eta doktoratua, aurrera atera nahian. Gobernuko arduradunei galdezka dabiltza ea nola bukatu daitekeen hainbeste ezberdintasun eta aukera desorekaturekin.
Santiagon eta beste zenbait hiritan, ikasleak, kalean oihuka dabiltza, hezkuntza publikoa, librea, dohaina eta kalitatezkoa eskatuz.
Argazkia: Arantxa Ugartetxea
Umezurtz sentitzen dira ikasleak. Paulo Freireren pedagogiari buruz eginiko jardunaldietan, babesa eta zenbait egoeraren baieztapena eta argitasuna aurkitzen dute, berez bukaezinak gertatzen direlarik, elikadura pedagogikoaren gosez daudelako. Teknologia, lehiakortasuna eta zientifikotasunaren garaian egon arren, ezagutza oso era hotzean bizitzen dute, behar bada merkatua bihurtu delako edo alderantziz. Egia da oraindik ez garela irten “bankarioa den hezkuntzatik” nahiz eta irakasle brasildarraren borroka ondoren bizi.
Pedagogia honen babespean eginiko eta eginbeharreko jardunaldiek indartu eta argitu egiten gaituzte. Salatu eta hein berean iragartzeko, berria dena, baina posible dena, aukera ezin hobea ematen digute-eta. Hau ikusi daiteke ikasleen aurpegietan, beraiekin ditugun harremanetan, gonbidapenetan eta adierazten duten hitz atseginetan. Hezkuntza gizakorragoaren bila dabiltza, jakinda hezkuntzan gabiltzanok gizatasun garapenean ibili behar garela, zertan gabiltza, bestela?
Irakaslegoa ere umezurtz sentitzen da eta guraso txiroak beraien seme-alabak ditxosozko hezkuntzara ezin hurbilduz dabiltza. Ezjakinak 800.000 dira Txilen eta 4.200.000 ikasketak bukatu gabekoak, denetara 5.000.000 dira behar duten formazioa jaso ez dutenak. UNESCO-ko datu hauek ez dira aipatzen praktikoki, eta denok dakigu, aipatzen ez dena ez dela existitzen, denoi itzuli zaigu eskuartetik ezjakinen mundu hau, hauek izanik Paulo Freirek bere “Pedagogia del oprimido” hain hitz harrigarriekin bere dedikatorian tratatutakoak.
Dialogoak bere oinarrizko sustraia galdu duela dirudi. Mundua euskarri bezala, bakarrik, onartzen dugulako, jakinda gure buruarekiko eta besteekiko dialogoa dela garrantzizkoena munduaren eraldaketa prozesuan. Ezin da egon neutraltasunik, txirotasuna eta miseria, dagoen bitartean.
Ezjakinak 800.000 dira Txilen eta 4.200.000 ikasketak bukatu gabekoak, denetara 5.000.000 dira behar duten formazioa jaso ez dutenak.
Argazkia: Arantxa Ugartetxea
Manifestapenek jarraituko dute, esplikazioak, gogoetak eta atxilotuak behar bada ere bai, baina zerbaitetan aldatu beharko dugu. Zapaldua ez da magikoki liberatzen, borrokatu behar den zapalkuntzaz ari gara. Ikasleak askapen bideetan dabiltzan bitartean, gu ere askatzen gaituzte. Ezin ditugu bakarrik utzi, hiritartasun demokratikoa denen artean lortzen den zerbait delako. Hau jakinik, gaur 2011 /6/16an beraiekin irten gara kalera irakasleok eta gurasoak. Ezin dugu ahantzi, txiletar hezkuntzako subjektuak garela ikasleekin batera.
Hiri honetan idatzi zuen Paulo Freirek aipatutako liburua, erbesteratua igaro zituen urteetan, eta hemendik irten zen mundu zabalera, horregatik ezin dugu ahantzi gugan bizi den itxaropen ontologikoa. Zailtasunak ahal bideak bihurtzen saiatu behar gara.
“Reconozco la realidad. Reconozco los obstáculos, pero rechazo acomodarme en silencio o simplemente ser el eco vacío, avergonzado o cínico del discurso dominante.”
PAULO FREIRE. A la sombra de este árbol. El Roure. Barcelona, 1997.
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus