Manex Erdozaintzi-Etxart 1934ko uztailaren 15ean jaio zen Ibarlan

Manex Erdozaintzi-Etxart

Manex Erdozaintzi-Etxart.

Poeta eta kultur eragile behenafarra, Herriz Herri astekaria eta Gure Irratiaren sorrera gertutik ezagutu zituen. Bi liburu zituen argitara emanak hil zenean: “Hinki Hanka” poesi liburua eta “Gauaren atzekaldean” nobela.

1934ko uztailean Oztibarreko Ibarlan sorturik (Garazitik ez urrun), fraile joan zen gaztetan, frantziskotarrek Donapaleun duten komentu txikiak erakarririk. Ikasketek eta geroagoko fraile bizitzak laster eramango dute urrun samar, Toulouse edo Tolosara. Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen, eta geroago baita Sikologia Soziala ere, eta hain zuzen horren inguruko gaiak jorratzen zituen Zuberoako Etxarriko Laborari Eskolan.

1984ko apirilaren 29an zendu zen Okzitaniako Tolosan, eguerdiz, 50 urte betetzeko hilabete gutxi falta zituela.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media