Pello Sarriegi.
Hernanin jaio zen 1906ko maiatzaren 27an eta hil 1968ko ekainaren 10ean. Antzezle-lanean, antzerki-idazle gisa edo euskal dantzak eta abestiak sustatzen lan asko egin zuen. Euskal dantzari aparta zen, eta antzerkizale porrokatua, eta antzezle ez ezik antzerki idazle izatera ere iritsi zen, eta bere neurrian arrakasta bildu ere bai, Jokaldi txar bat lanarekin.
Beste antzerki-lan batzuk ere idatzi zituen: Joxe Mariren urre puxkak (1961); Etxerako... nor? (1964); Ama izaten lanak dira orratik! (1964), Biotzaren neurria (1965); Jokaldi txar bat (1966); Zauritutako lorea (1967).