Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Zuriñe VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE
Egun sarean dagoen eduki kopurua ikaragarria da, denetarik aurkitu dezakegu bertan, eta gustu guztientzako orrialdeak eskura ditugu klik bakarrarekin. Horien artetik nabarmentzea ez da erraza, berezitasunen bat izatea funtsezkoa da, eta horren ahaleginean jarduten dute sareko profesionalek.
Euskonews Gazteak ere bere bideak bilatu ditu 2007ko urtarrilean aurreneko alea sarean ipini zuenetik. Eusko Ikaskuntzaren ekimenez jaio ginen eta Euskonews astekari aitzindariaren gehigarri gara, eta astez aste, eta alez ale, gure ekarpentxoa egin gura izan dugu modu berezi batean eskaintza zabalari.
Hasteko, euskara hutsezko agerkari digitala izan gura zuen Euskonews Gazteak, eta gazteei zuzentzeko asmoz sortu zen; beraientzako bai, baina beraiek eginikoa izatea funtsezko zela jakin bagenekien. Hala, gure zehazkizunik garrantzitsuena horixe da, aldizkaria —ostiralero sareratzen da— Euskal Herri osoko ikasle gazteekin jorratzen dugula, eta ikastetxeetan bertan ekoiztua izaten dela. Oro har, 14 eta 17 urteko neska-mutilen parte hartzea izaten da —salbuespenak salbuespen— eta gaia aukeratu eta idazteaz gain, kazetaritza digitalari buruzko oinarrizko kontzeptuaz ere jabetzen dira, Euskonews Gaztearen lantaldeak eskolan burutzen duen maketazio lanari esker.
2011ko apirilaren 29an 200. alea zintzilikatu da sarean. Denbora honetan jasotako datuak ez dira nolanahikoak izan, lau mila ikaslek baino gehiagok hartu baitute parte, Euskal Herri osokoak.
Ikastetxeen kopuruari begira, berrogeitik gora dira gurekin ari direnak. Eta zenbakia hazten doa. Berdin digu nondik deitzen gaituzten edo nongo ikastetxerekin adosten dugun edukiak sortzea. Hara goaz, zalantzarik gabe. Bataz beste, hogei bat ikasle izaten da taldeko eta beraiekin lan egitea oso eskerronekoa da. Azpimarratu behar dut ahaleginaren arrakasta, talde horren arduraduna den irakaslearen esku dagoela. Eta garbi antzematen da emaitza, irakaslearen inplikazioari dagokionez.
Edukiei buruz, gehien bat eguneroko gaiak dira nagusi. Gazteek beraiei interesatzen zaizkien gaiak jorratu nahi dituzte. Eta aurrera begirakoak, proiekzioa dutenak. Gazteek euren kezka, asmo, ideiak kanporatu behar dituzte eta ezagutarazi. Eta ez bakarrik euren artean erabiltzeko baizik, oro har, euskaldun guztiek jakin dezagun zer pentsatzen duen eta nondik jo nahi duen gure gazteriak.
Eta gazte horien intereseko bestelako gaiak ere jorratzen saiatzen gara Euskonews Gaztean, dela kolaborazio bitartez, zein erredakzio lanen bidez. Esaterako, astero elkarrizketa nagusi bat egiten da gazteren batekin, eta atal horretan ere profil desberdinetako gazteak igaro dira: medikuak, kazetariak, kirolariak, injineruak, artistak eta abar. Esaterako, 100.alea ospatzeko Mikel Gonzalez futbol jokalari gaztea izan genuen gurekin, eta 200.alean, aldiz, Garako zuzendari Iñaki Soto gaztea gonbidatu dugu.
Dagoeneko 200 ale izan dira sarean zintzilikatu ditugunak, eta beste horrenbeste eta gehiago izateko xedez lanean jarraituko dugu, orainean bizi bai, baina dagoeneko, 2011-2012 ikasturteari begira baikaude.
Eskerrik asko hau posible egiten laguntzen diguzuen denoi!
Irakurleen iritziak:
comments powered by Disqus