Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Usurbil. Kalezaharren oroipena

Juan AGUIRRE SORONDO

Erdi Aroko Gipuzkoa ikusteko ibilbidean, nahitaezkoa da Usurbilgo Kalezahar auzoan gelditzea. Bertan, Ahaide Nagusien arteko gerrako gertakizun garrantzitsuenetariko batzuk gogoratuko ditugu, baita ondorengo oinetxeen eta udal sortu berrien arteko lehia ere.

Kalezahar auzo arrunt bat baino askoz gehiago dela esan daiteke. Historia biziaren zati bat dela esanez baino ez diogu bere berezitasunari ohore egingo. Oraindik argitzeke dago zergatik sortu zuten 1371. urtean Belmonte de Usurbil izenarekin. Boterera heltzeko bide odoltsuan Enrique II.a erregearen aliatu fidelak izan ziren Achega jaunen eraginpeko lurretan kokatuta zegoen, nahiz eta Belmonte haien feudotik eta San Salbatore elizatik (Achegatarrek babestua) at egon. Harresituriko udal-botere bat haien jauregitik metro gutxira izateak kalte egiten zien jaunei. Nola eman zion erregeak baimena kokaleku horri? Historialari adina erantzun aurkituko ditugu.

Ilustrazioa: Josemari Alemán

Ilustrazioa: Josemari Alemán.

Gipuzkoan, belaunaldietan zehar, bandokideen arteko gerrek hondamena besterik ez zuen ekarri bideetara eta kontzejuetara. Ganboatarren eta Oinaztarren arteko lehen borroka odoltsua Kalezahar auzoaren oinean izan zen, Oria ibaiaren ibian, XIV. mendearen amaieran, eta hainbat urte igaro ostean berriz ere errepikatu zen eszenatoki berean. Nahiz eta Achega leinuak, ganboatarrak, beti botere handia eta nabaria izan zuen, haren oinetxearekiko independentziari eutsi zion Belmonte/Kalezaharrek.

Aginaga haziz joan zenean baino ez zen Kalezaharra gainbehera erori. Halere, auzotarren harrotasunak beren udaletxea (Kontzeju Zaharraren XVII. mendeko egitura oraindik zutik dago), Sokorroko ermita eta ondoko ospitalea gordetzera eraman zituen. Dagoeneko ez da herriaren “gorputza”, behinola moduan. Halere, Usurbilen arima oraindik ere Kalezaharren dugu. Portalea, Arotz Enea eta Patrona Enea etxeen hormek beste garai batzuetako distira dute. Landa-hiri kutsua, kontatzeko asko duen edertasun soileko herri kutsua.

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media