Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egileak: Pablo Briñol, Luis de la Corte,
Alberto Becerra
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 300
ISBN: 978-84-9860-282-1
Ezaugarriak: Nola lor genitzake sinesgarritasun
profesionala eta gure alderako abegi ona gurekin bizi diren eta gurekin lan
egiten duten pertsonengandik?, zer formula dira gomendagarrienak adostasuna
lortzeko desadostasunak ugari diren lekuan?, nola «saldu» hobeto
merkataritzako gaiak, politikakoak eta ideologikoak?
Galdera horiei eta antzeko beste batzuei erantzuten zaie Zer da pertsuasioa
liburuan. Liburua gida bikaina da pertsuasio-fenomenoak modu sinple eta praktikoan
ezagutzeko, zorroztasun zientifikoari kalterik egin gabe. Testuan zehar, fenomeno
horren ikuspegi sistematiko eta landua eskaintzen da, aktitude-aldaketari
buruzko azken ikerketen emaitzetatik abiatuta. Xeheki deskribatzen dira bai
aktitude-aldaketarako estrategia diseinatu aurretik kontuan izan behar diren
aldez aurretiko aldagaiak —pertsonei eta egoerei dagozkienak—,
bai pertsuasio-estrategia batzuen eta besteen ondorioak. Orobat, arreta berezia
eskaintzen zaie prozesu horretan parte hartzen duten prozesu psikologikoei.
Testuak hari bati jarraitzen dio, irakurlearen arreta pertsuasioaren alderdirik
nabarmenenetara zuzentzeko, metodologia-arazoak inoiz bistatik galdu gabe.
Hainbat eta hainbat adibide praktiko ematen dira, irakurketa atseginago bihurtzeko
eta edukiak errazago ulertzeko.
Liburua irakurri ondoren, nabarmen geratuko da testuaren baliagarritasuna;
psikologiako profesionalentzat ez ezik, besteak nola konbentzitu jakitea ezinbestekoa
duten jarduera profesionaletan ari diren guztientzat ere bai.