Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Artetsu Saria 2005
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Buber Saria 2003
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Argia Saria 1999
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Egilea: Jean Pierre Mendiburu
Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 366
ISBN: 978-84-7907-576-7
Ezaugarriak: Bertsulari belaunaldi ezaguna eta maitatua
izan zen, Bidasoaz Iparraldean, Mattin, Xalbador, Etxahun-Iruri, Zubikoa,
Iriarte, Errezil, Xanpun, Ezponda eta abarrek osatzen zutena.
Haien ondotik, Jean Pierre Mendiburu, Joanes Arrossa-garay, Ernest Alkat,
J. B. Irigaray, Mixel Xalbador, J. L. Laka eta abar etorri ziren, euskal plazak
beren kantuekin alaitzera eta aldizkarietako orriak ornitzera.
Joanes Arrosagaray-ren bertsu-bilduma orai hilabete batzu argitaratu zen:
Bihotz barneko solasak. Gaur, berriz, Jean Pierre Mendibururena plazaratzen
da, Ene bertsuen feiria. Eta laster etorriko da Ernest Alkaterena
ere: Ene ezkilaren dangak.
Xalbador, Mattin, Mañex Etchamendy, Xanpun, Pedro Juan Etxamendy, Arrossagaray,
Mendiburu, Alkat... Iparraldeko bertsulai horien bertsu-bildumak Euskal Herri
osoaren ohoragarri eta aberasgarri izango al dira.